Elkartzen berri 2018: Nazioartekotze programa - nazioartean presentzia handia duten eteei laguntzeko programa

[Elkartzen berri 2018]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-elkarteei zuzendutako 2018ko ekitaldirako laguntzak arautu eta deitzea, nazioartekotze-jarduerak lankidetzan gara ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Erabiliko diren diru-baliabideak 500.000,00 eurokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kredituetatik aterako dira.

  • Laguntzak onartutako jardueren % 50era artekoak izango dira eta, gehienez ere.
  • Jarduera bakoitzaren diru-laguntza gehienez ere 40.000 eurokoa izango da, eta elkarte onuradun bakoitzak gehienez ere 100.000 euro jasoko ditu.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko sektore-elkarteak

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


ELKARTZEN BERRI Laguntzaren kontsulta teknikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza

01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 52

E-mail: e-araba@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza

Gral. Concha, 23

48010 Bilbao

Tel.: 94 403 14 79

E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tfno.: 943 02 25 57

E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritza

Nazioartekotze Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Tfnos.: 945 01 99 42/82

E-mail: promoc-internac@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0035905

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018eko urriaren 31an amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

ELKARTZEN BERRI 2018 izapidetze telematikoa

ELKARTZEN BERRI 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak