Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak. 2019KO DEIALDIA

[elk2019 ]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza linea horretan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: esku- hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera, partaidetza asoziatiboa garatzera, eta, bereziki, esku-hartze soziala gauzatzen duten erakundeak, sareak edo nagusiki autonomia-eremuko federazioak eraikitzera eta hobetzera bideratutako jarduerek.

Aurrekontuko zuzkidura

599.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza linea honen barruko jarduerak finantzatzeko, 2019an 599.000 euroko zenbateko emango da gehienez.

Jardueraren onartutako aurrekontuaren %80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak.

Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango ditu 35.000 euroak gainditu.

Ezin izango da emandako laguntzaren %15 baino gehiago bideratu diruz lagundutako jardueraren zeharkako kostuak ordaintzera.

Era berean, ezin izango da emandako laguntzaren zenbatekoaren %10 baino gehiago biderat jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuak ordaintzera.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da, %70 ematen den unean ordainduko da eta gainerako %30a, diru- laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Egoitza soziala edo ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar du

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Irabazi-asmorik ez izatea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Enplegua eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


E-mail: gizarte-zerbitzuak@euskadi.eus

Tel.: 012

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0083309

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidearekin batera ondoko dokumentazioa erantsi beharko da:

a) Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2018an.

b) Entitate eskatzailea Gizarte Segurantzaren sisteman erregistratuta ez badago, entitatea Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela jasotzen duen erantzukizun-deklarazioa.

c) Erakundeak erregistratua ez badago edo Ogasuna eta Finantzetako Sailaren hirugarrenen Erregistroan bildutako bankuko datuak aldatu nahi baditu: eskabidea http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/  helbidean ezarritako ereduari jarraiki.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bost hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek betekizunak eta baldintzak bete dituztela frogatu behar dute, baita jarduera egikaritu izana ere, 2020ko otsailaren 28a baino lehen.

Erakunde onuradunek II-A Eranskina (Jardueraren memoria) aurkeztu beharko dute eta II-B Eranskina (Diruz-lagundutako jardueraren datu ekonomikoak), behar bezala beteta.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk