Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu 2018-2019ko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituena.

[EAE]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuei laguntzak ematea, baldin eta hezkuntza-premia bereziak (aurrerantzean HPB) dituzten ikasleak eskolatzen badituzte eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistak (aurrerantzean, HLE) kontratatu behar badituzte 2018-2019 ikasturterako. Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 11.900.000,00 euro bideratuko dira. Honela banatuko da zenbateko hori: 2018rako, 4.200.700,00 euro, eta 2019rako, 7.699.300,00 euro.

Aurrekontuko zuzkidura

11.900.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

El abono de la ayuda se realizará en tres pagos: el primer pago se abonará con cargo al ejercicio 2018 y el segundo y tercer pago, con cargo al ejercicio 2019.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean ez egotea
  • Erakunde onuradunei diru-laguntza horiek emateko ?eta, hala dagokionean, ordaintzeko? ezinbestekoa izango da amaiera ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0041406

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  • Eskabidea bi pausotan egiten da:

    1) NEE aplikazioa

    2) Eskabidea

    Erakunde eskatzaileek Hezkuntza Saileko Hezkuntza Premia Berezien Aplikazio Informatikoan (Aplikaziora sarbidea) bete beharko dituzte eskaerarako sarrera, eskatutako moduluekin, eta Hezkuntza Laguntzako Espezialistaren aparteko baliabidea behar duten hezkuntza-premia berezietako ikasleen zerrenda. Halaber, eta jarduera-planaren proposamenaren arabera, baliabide hori behar duten egokitze-trebetasunak zeintzuk diren adieraziko dute.

    Aplikazioa bete ondoren, erakunde eskatzaileek bitarteko elektronikoen bidez eta «datu-orria» dokumentuarekin batera aurkeztu beharko dute eskaera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

    Eskaerak aurkeztu ondoren akatsik edo datu okerrik dagoela ikusiz gero, hamar eguneko epe batean akats hori zuzendu behar duela, edo derrigorrezko agiriak aurkeztu behar dituela, jakinaraziko zaio interesatuari, horrela egin ezean eskaerari uko egiten diola interpretatuko dela adieraztearekin batera. Horretarako, aldez aurretik ebazpen bat emango da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko gehienezko epe batean, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk