2018-2019 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak

[GAILUDIGI-ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak iragartzen dira gailu digitalak eskuratzeko, 2018-2019ko ikasturterako, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

1.505.800,00 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta muga izango da gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzen aldi batean ordainduko dira, deialdia ebatzi eta gailuak erosi direla egiaztatu ondoren (III. eranskinaren bidez). Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten zentroetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasle unibertsitateaz kanpoko mailarako beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2017-2018 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.

  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2017ko azaroaren 1etik aurrera erosi izana.
  • Deialditik kanpo gelditzen dira aurrez egindako bi deialdiaren batean (2015-2016, 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteak)

Betekizunak

  • Ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratibo edo penalik, eta ez edukitzea laguntza horiek jasotzeko legezko debekurik, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren argitan.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1026804

Ikasleen instantzia


Instantzia: 2018/09/04 - 2018/10/03

Ikastetxearen eskabidea: 2018/10/04 - 2018/10/15

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Itunpeko ikastetxearen eskabidea


Ikastetxearen eskabidea: 2018/10/04 - 2018/10/15.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ikasle eskatzaileen zerrenda berria


Ikastetxeari ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2019/03/31 arte.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk