Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak (2018)

[BOZI]

Deskribapena


Xedea

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzari lotutako jarduerak egiteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 27ko 248/2012 Dekretuan aurreikusitako laguntzak 2018rako deitzea.

Aurrekontuko zuzkidura

930.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ematean, lehenengo ordainketa egingo da; emandako diru-laguntza guztiaren %45a. Ondoren, diruz lagundutako proiektuko jarduera guztiak amaitu eta, 3 hilabeteko epe maximoaren barruan, azken txostena jasotzean, diru-laguntzaren beste %55a ordainduko da. Halaxe xedatu baita 248/2012 Dekretuko 17.1.b) artikuluan.

Bigarren ordainketaren % 50a kontura ordain daiteke, erakunde onuradunak horretarako eskaera egiten badu. Horrelakoetan, garatutako jardueraren tarteko txostena egin beharko du erakunde onuradunak. Txosten horretan, proiektuaren ordura arteko garapenari buruzko informazioa eman beharko da, bai eta gastuen egiaztagiriak aurkeztu ere. Egindako gastu guztien –nominen zein fakturen– zerrenda aurkeztuko da, honako hauek adieraziz: data, kontzeptua, zenbateko osoa, zenbateko egozgarria (hala badagokio), eta ordainketa-data.

Konturako ordainketa ezin izango da eskatu diruz lagundutako jardueraren gutxienez 2/3ak garatu arte.

 

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Eskakizunak:

  • Bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko aldeko txostenak eskuratu beharko dituzte, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 7.4 artikuluan adierazten denari jarraituz.
  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Eskualdeak edo beste toki-erakundeak

Eskakizunak:

  • Toki eta Eskualdeko Garapen agentziak, beti ere nortasun juridiko independentea badute.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Udal-sozietateak

Eskakizunak:

  • Tokiko enpresa-erakunde publikoak eta tokiko merkataritza-sozietateak, baldin eta haien kapital soziala osorik toki-erakundeari badagokio eta egiaztatuta geratzen bada, horretarako egindako justifikazio-txosten bidez, erakunde horiek iraunkorragoak eta eraginkorragoak direla toki-erakundeek eta toki-erakunde autonomoek berek egindako kudeaketa baino. Jasotako aholkularitzari buruzko justifikazio-txostena erantsi behar zaio espedienteari.
  • Beraien gizarte-helburuen artean prestakuntza dutenak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Eskakizunak:

  • 4.2-c) artikuluan jasotako esperimentatze proiektuetarako.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Fundazioen Erregistroan erroldatuta egotea.
  • Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza-jarduketak garatzea (herritarren parte-hartzea bultzatzen dituzten jarduketak, bereziki).
  • Helburuen artean prestakuntza dutenak.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketa edota Helduentzako Heziketa ematea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Merkataritzako edo gizarte-ekonomiako sozietateak

Eskakizunak:

  • Beraien helburuen artean prestakuntza dutenak.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Legez eratuta egotea.

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta honen erakunde autonomoek eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0051206

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Bikoiztasunik ezari eta finantza-iraunkortasunari buruzko txostenak


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk