Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2018-2019 ikasturtean

[BIKAINTASUN BEKA]

Deskribapena


Xedea

1.- Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

2.- Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Eskakizunak:

  • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2018-2019 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
  • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaile guztiek 2017-2018 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:

  • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2018-2019 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:

  • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Eskatzaileek 2018-2019 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0175302

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


6. artikulua.- Nola aurkeztu eskabidea

Bikaintasun-beka eskuratzeko, eskatzaileak unibertsitate-beka orokorra lortu behar izan du; beraz, hauxe da bikainatasun-beka eskatzeko prozedura:

1.- Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da, agindu honen I. eranskineko 29. artikuluan zehaztu den bezala.

2.- Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.

3.- Eskabide-formularioa inprimatzea.

4.- Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta aurreko aginduan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera entregatu behar da.

 

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2018-2019 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk