BEINT 2018: Nazioartekotzeko beka-programa unibertsitateko tituludun gazteentzat.

[Beint 2018]

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.

Aurrekontuko zuzkidura

3.784.956 €

Prestazio ekonomikoa

  1. Lehen faseak 135.000 euroko aurrekontua izango du gehienez 2018ko ekitaldian.
  2. A eta B modalitateetarako hiru milioi hirurehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hamasei euro (3.649.956 euro) zuzenduko dira guztira, honela banaturik:
    • 2018ko ekitaldia: 511.738 euro
    • 2019ko ekitaldia: 2.052.661 euro
    • 2020ko ekitaldia: 1.085.557 euro

Nori dago zuzenduta


Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak.

Betekizun orokorrak

  • Onuradun izateko baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aurrez aurreko harremana:

Eusko Jaurlaritza

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA

NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA

Donostia kalea, 1

01010 Gasteiz

Harremanetarako telefonoa:

EUSKO JAURLARITZA – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA

Tel.: 945 01 99 80/81/46/76

Helbide elektronikoa: becas-internacional@euskadi.eus

Kodea

0042804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ekaera epea 

Ebazpen hau 2018ko urtarrilaren 12ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2018ko martxoaren 1ko 12:00ak arte. 

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

BEINT 2018 izapidetze telematikoa

BEINT 2018 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.

Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, programa argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk