Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kantauri itsasoaren ipar-mendebaldean tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari ezarritako atseden biologikoaren eraginpean dagoen eta egoitza-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen flotaren arrantza-jarduera aldi baterako geldiarazteko 2018ko laguntzak

[Arrantza-jarduera aldi baterako geldiaraztea]

Deskribapena


Xedea

Aldi baterako geldialdirako laguntzen araudia ezartzea. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 (EB) Erregelamenduko 33. artikuluan ezarri ziren laguntza horiek.

Aurrekontuko zuzkidura

400.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen zenbatekoa 400.000 eurokoa izango da. Funts horietatik 200.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio eta 200.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari, 2018ko ekitaldiko ordainketa-kredituak baitira.

Deialdi honen barruan emango diren laguntzen guztizko kopuruak ezingo du gainditu aipatutako aurrekontu-zuzkidura. Horrenbestez, guztizko diru-kopurua agortutakoan ez da emango diru-laguntza gehiago, eta ebazpen hau baliorik gabe geratuko da ordutik aurrera. Guztizko diru-kopuru hori agortzen bada, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

Nori dago zuzenduta


Laguntza hauen onuradun honako hauek izango dira:

a) Arrantza Flotaren Erregistro Nagusian aktibo gisa erregistratuta dauden eta laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan itsasoan gutxienez 120 eguneko arrantza-jarduera gauzatu duten arrantza-ontzien armadoreak.

b) Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko bi urteetan, gutxienez 120 egun itsasoan lan egin duten arrantzaleak, jarduera aldi baterako geldiarazi izanak eragindako arrantza-ontzietan ibili badira.

Betekizunak

  • Diruz lagundu daitezkeen gastuak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
  • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza.
  • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko veste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta dauden ala ez. Sartuta badaude, prozedura horiek zein diren adierazi beharko dute.
  • EAEko Administrazioak edo haren menpeko erakundeek emandako diru-laguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketan egunean izatea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, zorra bere osotasunean, interesak eta barne hartutako gastuak estaltzen dituen bermea eratu bada.
  • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005 Legea) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatuta ez edukitzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe
  • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ezeztatzea eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako laguntzak jaso kasu hauek egiaztatzen badira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Andonio Idoiaga

Telefonoa: 94 403 14 60 / 94 403 14 63

Emaila: aidoiaga@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk