Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. Kaleko arte eszenikoen ikuskizunen programak (2018)

[ARTE ESZENIKOAK - ERAKUSKETA (KALEKO IKUSKIZUNAK)]

Deskribapena


Xedea

2018. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak 2018. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen (teatroa, dantza eta zirkoa)  programen garapenera  zuzenduta daude.

Ondoren aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten programazioetarako dira laguntza hauek:

  • Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira:
    • 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
    • 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
    • 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
    • 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.
    • 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.
  • Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
  • Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
  • Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
  • Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.

Baztertu egingo dira:

  • ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak
  • beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.
  • Soilik musikalak diren ikuskizunak.

Aurrekontuko zuzkidura

125.000

Prestazio ekonomikoa

Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen bost prozeduren artean:

  • 35.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.
  • 30.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 20.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 35.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 5.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 1.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.

Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira aukeztutako kaxetak (BEZa barne). Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta.

  • 2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 35.
  • 2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 40.
  • 3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 45.

Ez dira muga hauek gaindituko:

  • Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.
  • Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 10.000 euro baino handiagoa izango.
  • Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da.
  • Gainerako %25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Udalek edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa,...

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea.
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.
  • Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
  • Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira

  • Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
  • Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
  • Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
  • Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Baztertu egingo dira:

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0095605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean honako justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk