Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. EAE-ko antzokietan egoitza-proiektuak (2018)

[ARTE ESZENIKOAK - ANTZOKIETAN EGOITZA]

Deskribapena


Xedea

2018. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko konpainia egoiliarren eta udal titulartasun publikoa duten harrerako gune eszenikoen arteko lankidetza-programak 2018. urtean garatzeko zuzenduta daude.

Lankidetza programa hauek  jarraian aipatzen diren baldintzak bete behar dituzte:

  • Proiektua bururatzeko behar diren instalazio administratiboak, gune eszenikoa, makinaria eta material eszenikoa eta zerbitzu profesionalak erabiltzeko lagatzea, aurrez hitzartutako baldintzen arabera.
  • Ekoitzitako ikuskizunaren emanaldia(k) edo ekoizpena egitea harrerako antzokian.
  • Bere ingurune hurbilean antzerkia sustatzeko programa bat aurkeztea (sentsibilizazioa, ikuslegoa sustatzea, prestakuntza, dinamizatzea…), proposatzen diren helburu, jarduerak eta egutegia zehatz-mehatz azalduko dituena.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 25.000 eurokoa izango da, betiere proiektu horren gastu osoa gainditu gabe.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da.
  • Gainerako %25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


EAEko udalak

Udalek edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea (udalek edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek)
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizun orokorrak

  • Ekipamendu eszeniko egonkor baten titular izatea
  • Programatzen diren ikuskizunetarako indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak betetzea, bai eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea ere.
  • Arte eszenikoen programazio egonkor profesionala eskaintzeko behar diren baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak edukitzea.
  • Konpainia profesional bat izatea barnean, zeinarekin gutxienez 3. artikuluan aipaturiko puntuak jasoko dituen lankidetza-programa bat sinatu baita.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0095506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk