2017. Diru-laguntzak irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumen-boluntariotzako proiektuak gara ditzaten

[volamb]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen bitartez, ingurumen-boluntariotzako proiektuei diru-laguntza martzan jarriko da; irabazte-asmorik bako erakundeek jaso ditzakete laguntza horiek.

2017ko urtarrilaren 1etik 2018ko martxoaren 31ra arte, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte ingurumen-boluntariotzako proiektuak.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000 (euro)

Prestazioa zerbitzutan

Diru-laguntzaren zenbatekoa, 9. artikuluan ezarritakoarekin bat, onartutako gastu-sailen % 100 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da, 20.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa aurreratu horiek eten egingo dira baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak jakin badaki, erakunde onuradunak, bahitura judiziala dela medio edo beste kausaren bat dela-eta, kitatu beharreko zorren bat duela. Kasu horretan, diru-laguntzaren zenbateko guztia ordainduko da, hala badagokio, zorra kitatu dela justifikatzen denean.

2.- Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak 19. artikuluan adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea.
  • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzea.

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren aurrekontua.

  • Balio erantsiaren gaineko zerga- ren (BEZ), erregimena.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea.

  • Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura helburu bererako diru-laguntzarik jasotzen ez egotea

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0262304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitalpenetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk