Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2016. Prozedura erraztua.

[PROTS]

Deskribapena


Xedea

Dekretu honen xedea da, hain zuzen, enpresei Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumena babesteko inbertsioak egiteko eman beharreko diru-laguntzen deialdia egitea, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EHAA, 212. Zk., 2015/11/6), lerro hauetan:

a) Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.

b) Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.

d) Hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:

- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.

- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.

- Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den ezein karga.

- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.

- Inbertsioa teknikaren egungo egoeratik harago joango da.

e) Lur kutsatuak saneatzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «kutsatzen duenak ordaindu egiten du» printzipioaren arabera.

f) Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.

Diru-laguntzek ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei ematen zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen 202/2015 Dekretuan, urriaren 27koan, ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte, lerro hauetan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

641.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

 Prozedura erraztuan, lerroetarako eta azpilerroetarako zuzkidura honela banatuko da:

a) Enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babes maila bat lortzeko edo arau aplikagarririk ezean ingurumen-babesa hobetzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

- Moldekatze kimikoko edo moldekatze berdeko hondarrak eta finak, fabrikan leheneratzea eta/edo hirugarrenek birziklatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: ehun eta hogei mila (120.000) euro.

- Oregintza-papergintzako lohiak eta zelulosazko zuntzak minimizatzea, leheneratzea edo balioztatzea ahalbidetzera zuzendutako ekipoetako inbertsioak: ehun mila (100.000) euro.

b) Hirugarrenek sortutako hondakinen birziklapenerako eta berrerabilpenerako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, betiere, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 2. artikuluko 4. puntuko baldintza metagarriak betetzen badira.

b.1.- Erabiltzen ez diren ibilgailuen tratamendu-zentroetan pieza berrerabilgarriak kudeatzeko sistema informatikoetarako inbertsioak: laurogeita hamar mila (90.000) euro.

b.2.- Erabiltzen ez diren ibilgailuen hondakinen kutsadura kentzea hobetzeko gailuak/makinak erosteko inbertsioak (airbagak indargabetzeko sistemak, motelgailuen kutsadura kentzekoak, etab.): berrogeita hamar mila (50.000) euro.

b.3.- Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak bereizteko gailuak/makinak erosteko inbertsioak, bereizitako hondakinak balorizatu ahal izateko: hirurogei mila (60.000) euro.

c) Europar Batasuneko araudia gainditzera bideratutako etorkizuneko inbertsioen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoaren azterketak egiteko laguntzak: ehun eta hamar mila (110.000) euro.

d) Ingurumen arloko kanpo aholkularitza-zerbitzuetarako ETEei ematen zaizkien laguntzen esparruan, ehun eta hamaika mila (111.000) euro, honela banatuta:

d.1.- Enpresa-elkarteentzako laguntzak, EMAS erregistroa sustatzeko: hamar mila (10.000) euro.

d.2.- EMAS Ingurumenaren Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak, hamabost mila (15.000) euro.

d.3.- EMAS erregistroa berritzeko laguntzak: sei mila (6.000) euro.

d.4.- Ekodiseinuko UNE-EN ISO 14006 Araua, ekoetiketak (I mota edo III mota) edo karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna ezartzeko eta ziurtatzeko laguntzak: hirurogei mila (60.000) euro.

d.5.- Kutsagarriak izan daitezkeen jarduerak izan dituen lurzoruaren kalitatea aitortzeko laguntzak: hogei mila (20.000) euro.

  - Eskabide gutxi aurkezteagatik edota eskakizunak ez betetzeagatik, adierazitako lerroren edo azpilerroren baterako esleitutako diru-kopurua agortzen ez bada, soberan dagoen diru-kopuruarekin beste esleipen-lerroren edo -azpilerroren batera zuzendutako kopurua handitu daiteke, Ingurumeneko sailburuordeak horretarako ebazpen bat emanda, Balorazio Epaimahaiak proposatu ondoren, eta aurkeztutako eskabide-kopuruaren arabera.

 

Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

Betekizun orokorrak

  • Erantzukizun-adierazpena | Erantzukizun-adierazpena betetzea

  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa

  • Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)

Kontaktu-informazioa


ZUZENEAN:  012.

 

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1026502

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Eskabideak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira

Behean eskuratu ahal izango dira: eskabidea, erantzukizunpeko adierazpenaren eredua eta inprimakien ereduak, bai eta eskabideak modu telematikoan aurkezten eta justifikatzen laguntzeko beharrezkoa den dokumentazioa ere.

2. - Eskabidea ordezkari baten bitartez aurkezten bada, ordezkaritza justifikatu beharko da, Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

3.- Eskabideari jarraian adierazten den dokumentazioa erantsi beharko zaio:

-       Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua, urriaren 27ko 202/2015 Dekretuaren 11.4 artikuluan eta Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 69. Artikuluan ezarritakoaren arabera.

-       Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa.

-       Proiektuaren datuen formularioa.

-       Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa. Europar Batasuneko arauetatik harago joateko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoarekin bat. Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskaeretan, eskatzailearen erabakia mantentzeko azterketa ekonomikoa aurkeztu beharko da.

-       Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

-       Hirugarren interesdunaren altaren formularioa, eskatzailea Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean hirugarren interesdun gisa alta emanda ez badago.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAA argitaratzen denetik sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk