2017-2018 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza-berritzeak. BERRIZTAPENAK.

[PREDOC BERRIZTAPENAK]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea eta 2017-2018 ikasturterako laguntzen deialdia egitea (doktorego-tesia egitera bideratutako ikerketa finantzatzeko direnak).

Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

6.941.040

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Laguntzaren ordainketa zatikatua izango da, eta ezarpen-zentroei eta zentro kontratugileei ordainduko zaie: laguntza emateko ebazpena eman ondoren % 10a ordainduko da, behin beka onartu ondoren. Eta gainerakoa % 30eko hiru ordainketatan ordainduko da; ordainketa bakoitza 2018ko otsailean, maiatzean eta irailean egingo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Informazio-memoria | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Konpromisoa | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Memoriak | Doktorego-programan jarraitzen dela eta ikerketa-proiektuko lanerako planean aurreikusitako jardueren aprobetxamendua egiaztatzea modalitatearen arabera dagokion egiaztagiriaren bitartez.
  • Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
  • 2016-2017 ikasturtean emandako doktoratu aurreko laguntza baliatzen aritzea, Hezkuntza eta Ikerketako sailburuordearen ebazpenaren arabera, Agindu honek ondorioak dituen egunean.

Betekizun orokorrak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

  • Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira eskatutako eskakizunak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
  • Eskaera aurkezteko datan egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, adierazitako salbuespenetan izan ezik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk