Osasunaren alorrean 2017ko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: izaera estrategikoko ikerketa bultzatzeko

[osasun_ikerketa_bultzatu]

Deskribapena


Xedea

Osasunari buruzko ikerkuntza modu estrategikoan sustatzea, osasun-lidergotik eta EAEko gaitasun zientifiko-teknologikoetatik sortutako I+G proiektuen bidez; proiektu horiek produktu, prozesu eta zerbitzu berrien balorizazioan aurreratzea ahalbidetuko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

1.400.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak 2017an eta justifikaziorako adierazitako egunera arte gauzatutako jardueren justifikazioa ematean ordainduko dira, 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ordainketa-modua:

Dealdi-aginduko 15. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako I+G-ko zentro publiko eta pribatu guztiak

Betekizun orokorrak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0104703

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire kudeaketak" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Laguntzaren onuradun den agenteak nahitaez justifikatu beharko du egindako lana, eta zertara bideratu den emandako laguntza, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari dokumentazio hau igorriz, 2017ko abenduaren 19ko 15:00ak baino lehen:

a) Justifikazio memoria zientifiko bat, IV-A eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren deskribapena egingo da eta baita betearazpen ekonomikoari buruzko laburpena ere. Memoria proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du.

b) Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, ordaindutako fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, 2017an egindako gastuak –azaroaren 30era arte– agiri bidez egiaztatzeko. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtean, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenerako.

 

Amaierako memoriekin batera, hala badagokio, ikerkuntzaren ondorioz sortu diren argitalpen, tesi, karrera amaierako proiektu eta kongresuetara eginiko komunikazio guztien kopia bana aurkeztuko da. Horietan guztietan, eta geroago sor litezkeenetan, berariaz aipatu behar da Osasun Sailak emandako laguntza. Ikerketaren emaitzak ahalik eta erabiltzaile gehienek ezagut ditzaten, Osasun Sailak finantzatutako proiektuei buruzko artikuluak argitara emango dira, eta horretarako, lehentasuna izango dute sarrera libreko aldizkariek, bai eta argitaratu eta urtebetera eskuratzeko moduan egongo direla bermatzen dutenek ere.

 

Aurreko puntuetan aurreikusi gabekoari dagokionez, DLOaren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da; izan ere, lege hori oinarrizkoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk