Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Kultura Ondarea balioztatu eta zabaltzeko diru-laguntzak 2017-2019 epealdian

[ondarea_balioztatu]

Deskribapena


Xedea

Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko jarduerak sustatu, eta, diru-laguntza horiek emateko araubidea.

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 102.2 artikuluan jasotako jarduketa oro agindu honen helburutik kanpo geratzen dira; izan ere, lurralde historikoetako foru aldundien eskumenekoak dira.

2017tik 2019ra bitartean burutu beharko dira diruz laguntzen diren proiektuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak.

Agindu honen babesean laguntzen diren jarduerek bat etorri behar dute, nahitaez, babes-araudiarekin eta araudi hori garatzen duen hirigintza-plangintzarekin. Hona zein kategoriatan sailkatzen diren jarduerok:

a) Monumentu-multzo kalifikatuak, inbentariatuak edo babestuak izateko espedientea irekita dutenak. Kategoria horretan, honako jarduera hauek lagundu daitezke beriziki:

– Babestutako monumentu-multzoaren garrantzia nabarmentzeko oztopo diren elementuak eta zatiak, baita eraikuntzak eta eraikin osoak ere, deuseztatzea, eraistea edo kentzea.

– Monumentu-multzo baten jabetzen lotekako banaketari eustea, aurreko eraikina eraistea dela-eta ordezkatze-jarduera bati ekiten zaionean, betiere babes-araubideko irizpideei jarraituta.

– Erakinak berrerabiltzea. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat baliatzea, edota, landa izaera duten multzoei dagokienez, gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea. Kontzeptu horren ondorioz, honako hauek lagun daitezke diruz: erakina berrerabiltzeko beharrezko diren instalazio orokorrak, obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak.

– Aztarnategi arkeologikoetan garrantzizkoak diren egiturak sendotzea; betiere, balio emateko proiektuak agindu honen aldian hastekoak izan behar dira, bestela deialditik kanpo geratuko dira.

– Orubearen edo egituren gaineko azterlanak (arkeologikoak, dokumentalak ...); betiere, haien helburu badira balioa ematea, berriztatzea, etab. Ondasunaren gainean esku hartzeko proiektuaren parte gisa integratuko dira azterlanok.

b) Kultura ondarea sailkatua, landa eta industria eremuko ondare gisa inbentariatua edo babestua izateko espedientea irekita duena: kategoria horretan, batez ere, honako proiektuak lagundu daitezke diruz: aipatu ondareari balioa eman eta hura berrerabiltzeko helburua dutenak, betiere kontzeptu hauen barruan: erabilera berrira egokitzeko barneko esku-hartzeak, beharrezkoak diren instalazioak eta obra-zuzendaritzak eta proiektu teknikoak. Berrerabilpentzat ulertuko da eraikinarekin bateragarria den erabilera berri bat baliatzea, edota gutxienez azken bost urteetan etendako erabilera bereizgarriari berriro ekitea.

c) Kultura ondare sailkatuari, inbentariatuari edo babestua izateko espedientea irekia duenari balioa ematea: bereziki, ondasunari balioa emateko eta hori burutzeko premiari buruzko azterlan global batetik abiatzen diren ekimenak; eta, horien artean, aipatu kultura ondarea babesteko premiaz gizartea sentsibilizatzea helburutzat duten proiektuak. Helburu nagusitzat honako hauetariko baten bat duten proiektuak kanpo geratzen dira: babestutako lurrak eta ondasunak erostea; kurtsoak eta biltzarrak; lehiaketak; programa informatikoak; ibilbide kulturalak; web-orriak sortu eta mantentzea, eta argitalpenak (liburuak, monografiak...); azken kasu horretan, salbuespen izango dira diruz lagundutako jarduera ulertzeko beharrezko direnak.

d) Kalifikatutako edo inbentariatutako ondasunak eta/edo haien ingurunea desjabetzeko finantzaketa. Kategoria honetan, tokiko administrazioak aipatu diren ondasunak eta haien ingurunea eskuratzea bakarrik lagun daiteke diruz. Toki Administrazio dira: udalak, mankomunitateak, koadrilak, kontzejuak eta hura osatzen duten gainontzeko entitateak. Desjabetzearen helburua izango da deklarazioan sartzen den ondasun kulturalari edo haren parte grarantzizko bati balio a ematea.

d.1.– Ondare arkeologikoa:

Kontzeptu horretan honako hauek sartzen dira: labar-artedun leizeak, hiri-eremuetatik kanpoko gotorlekuak eta monumentu megalitikoak.

d.2.– Ondare eraikia:

Kontzeptu horretan honako hau ere sartuko da: hirigune historikoetako monumentu-multzoetan sartutako ondasunak edo haien ingurunea desjabetzea.

e) Sailkatutako eta inbentariatutako ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko beste edozein jarduera edo ondare hori babestua izateko espedientearekin lotutako beste edozein jarduera, betiere Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean jasotako helburuekin bat badator, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren beste agindu espezifiko batzuetan sartuta ez badago; berreraikitze filologikoa ere onartuko da jardueron artean, baldin eta komunitate osoaren identitatearekin lotutako ohiz kanpoko arrazoi sozial edo kulturalak badaude.

Aurrekontuko zuzkidura

2.400.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Lehenengo artikuluan aurreikusitako helbururako baliabide ekonomikoak bi milioi eta laurehun mila (2.400.00) euro izango dira; horietatik 800.000 euro 2017. urteko ordainketa-kredituei dagozkie, 800,000 euro 2018. urteko konpromiso-kredituei eta, azkenik, 800.000 euro 2019. urteko konpromiso-kredituei.

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren diru-laguntzen gehieneko muga hauxe izango da: diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren (BEZa barne dela) ehuneko ehun (% 100). Monumentu-multzoan diren jabetzen lotekako banaketa-erregimenari eusteko diru-laguntzen kasuan, berriz, diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren ahuneko berrogei (% 40) izango da gehieneko muga (BEZa barne dela). Inoiz ere ez da onartuko gainfinantzaketarik. Agindu honen babespean ematen den diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa ez da inoiz izango 300.000 eurotik gorakoa.

Hori guztia, betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere aurrekontuetan helburu horretarako esleitzen dituen kopuruaren barruan.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean eman beharreko diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren herena ordainduko da, behin 19.1 artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako kopuruari dgokionez, laguntza emateko ebazpenean adierazitako moduan ordainduko da, aurrez gastua justifikatu ondoren. Zatika ere ordaindu ahal izango da, finantzatutako jardueraren gauzatze-mailaren arabera; bi ordainketa egin ahal izango dira, bat urtealdi bakoitzean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Eskakizunak:

  • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, erregistro egokian inskribatuta egotea

Betekizun orokorrak

  • Proiektuari buruzko dokumentazio espezifikoa | Aurkeztu eskaerarekin batera, proiektuari buruzko dokumentazio espezifikoa
  • Proiektuari buruzko dokumentazioa | Aurkeztu eskaerarekin batera, proiektuari buruzko dokumentazioa
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helbru bererako emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu badira, horren berri eman beharko da.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak amaituak egotea ezinbestekoa da.

  • Ezin izango dira aurkeztu, zigorrak ezarritako epean, laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalak jasotako pertsona edo erakunde eskatzaileak, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik duetenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legean ezarritakoa barne (4/2005 Legea, otsailaren 18koa).

  • Agindu honen bitartez deitzen diren diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako deitzen duten beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin, bai eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere; betiere, laguntzen helburu den jarduerarako jasotzen diren guztien baturak gainfinantzaketarik eragiten ez badu, hain justu ere haiek emateko kontuan izan den aurrekontuarekiko. Halakorik jazotzen bada, deialdi honen babespean emandako laguntza murriztuko da gehiegizkoa den partea kenduta.

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

W85B_KOB_2017

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide presentziaren argibideak

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk