2016eko ekitaldiari dagozkion Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruko ohorezko aipamenak emateko deia

[Ohorezko aipamenak segurtasun pribatua]

Segurtasuna

LABURPENA
Xedea

Euskadiko segurtasun pribatuaren esparruan 2016eko ekitaldiari dagozkion ohorezko aipamenak ematea  segurtasun pribatuko langileei, segurtasun pribatuko enpresei, bestelako pertsona fisikoei, erakundeei, korporazioei, entitateei edo establezimendu publikoei edo pribatuei, beren eginkizunetan jardutean nabarmendu izanagatik edo Euskadin segurtasun pribatuko zerbitzuak hobetzen laguntzeagatik,  eta bereziki, Ertzaintzarekin lankidetzan aritu izanagatik.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

2017-04-28ra arte

SALBUESPENAK

Pertsona fisikoek eta erakundeek ezin dute beren burua proposatu, ez eta asmo-edo zuzendaritza-batasuna partekatzen duten erakundeak ere. Hala ere, segurtasun enpresek beren lantaldeko langileak proposatu ahal izango dituzte.

BALORAZIOA

Aipamenen proposamenak ebaluazio-batzorde batek aztertuko ditu; batzordekideak hauek izango dira: batzordeburua (Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzako titularra) eta Segurtasun Sailburuordetzako titularrak izendatutako hiru pertsona (segurtasun publikoaren esparrukoak).

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren erakunde autonomoak
Prestazioa zerbitzutan
  • Aipamenak emateko erabakia saritutako pertsonei eta erakundeei jakinarazten zaie.
  • Ohorezko kondekorazioa edo saria hartu izana saritutako segurtasun pribatuko langileen lanbide-txartelean jasoko da.
Deitzen duen erakundea
  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Segurtasuna > Segurtasun Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    PROPOSAMENAK AURKEZTEA

    • 2016eko ekitaldiari dagokion proposamenak egingo dira.
    • Proposamena egiten duenak bere burua identifikatu behar du.
    • Proposatutako pertsona edo entitatea zehaztu.
    • Segurtasun pribatuko langilea bada, lan egiten duen segurtasun empresa identifikatu.
    • Proposatzen den aipamenaren kategoria.
    • Memoria zer ekintzatan oinarritzen den proposamena azaltzeko.
    • eta, halakorik balego, horren frogagarri den dokumentazioa.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hilabete bat proposamenak entregatzeko amaiera datatik aurrera.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza

Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1, 01010, Vitoria-Gasteiz

email: araubidejuridikoa@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea
1042601