2015-2020ko Euskadiko Landa Garapenerako Programan barne jasota dauden nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2017ko ekitaldirako laguntzak

[Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2017ko ekitaldirako laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Nekazarien elkarteak edo horien batasunak eratzeko edo abian jartzeko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

600.000 €

Prestazio ekonomikoa

2016-2017ko kanpainarako aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, 600.000 euro bideratuko dira, honela banatuta:

– 480.000 euro, LGENFren kargura, eta

– 120.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kargura.

Laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da. Baldin eta ebazpen-zati honen 1. apartatuan ezarritako zuzkidura osoa aski ez bada aurkezten diren eskabide guztietarako, puntuaziorik handiena lortzen duten eskabideei emango zaizkie laguntzak, baremo honen arabera:

a) Dagoeneko eratuta eta aitortuta dauden ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 20 puntu.

b) 5 urterako negozio-planean produktuaren merkaturatze-bolumenik handiena aurreikusten duten ekoizleen elkarteek edo horien batasunek eginiko eskabideak: 10 eta 6 puntu artean.

Berdintasuna mantentzen bada, 5 urterako negozio-planean bazkide-kopuruaren edo produktuaren merkaturatze-bolumenaren hazkunderik handiena aurreikusten duten espedienteei emango zaie lehentasuna.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Javier Campo Ocharan

Telefonoa: 945 016 318

Faxa: 945 019 989

E-maila: j-campo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2017ko ekitaldirako laguntzen eskabide-orria
  • Nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako 2017ko ekitaldirako laguntzen eskabidea (pdf , 221.75 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk