Udal musika-ikastegientzako diru-laguntzen deialdia (2017).

[MUSIKA-UDAL]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen deialdia egitea udal titulartasuneko kontserbatorientzat eta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako udal musika-eskolentzat, 2016-2017ko ikasturteko kostuak finantzatze aldera.

Aurrekontuko zuzkidura

7.517.245,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastegi guztientzat:

  1. Lehen ordainketa, diru-laguntzaren % 12koa, 7. artikuluan adierazitako hitzarmena izenpetu ondoren eta behin 18. artikuluaren 1. atalean ezarritako epea amaituta.
  2. Bigarren ordainketa 2018ko lehen hiruhileko naturalean egingo da, emandako diru-laguntza hurrengo artikuluan ezarritako baldintzen arabera justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Parte hartu ahal izango dute deialdi honetan Euskal Autonomia Erkidegoko musika-ikastegien titularrak diren toki-erakundeek.

Eskakizunak:

  • Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea indarrean jarri zenean Euskal Autonomia Erkidegoan zeuden honako musika-ikastegi hauen erakunde titularra izatea.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1041002

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena eman eta jakinaraziko du, gehienez ere lau hilabeteko epean, agindu hau argitara ematen den egunetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk