Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Informazio geografikoa hobetzeko eta udal-mapak egiteko diru-laguntzak arautzekoa 2017

[mapak diru-laguntzak 2017]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoko udaletarako diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta horiek emateko deialdia egitea da, bai lurraldearen mapa digitala egiteak eragindako gastuetarako, bai, aukerakoa den arren, paperean egiteak eragindakoak; horretarako mapa topografikoan jarri ohi diren elementu guztiak batu, berrikusi eta aurkitu behar dira, eta, nahitaez, hauek agertu behar dute: toponimia, kale-izendegia,eta interes publikoko zerbitzuak, instalazioak eta hiri-elementuak.

Informazio hori udalaren webgunean argitaratu behar da, bertako mapa-bisorea erabilita, edo, bestela, udalak halakorik ez badu, www.geo.euskadi.net atariko mapa-bisorea baliatuta; Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzak du atari horren ardura, eta udalen webgunean txertatu ahal izateko moduan dago eginda.

Gutxieneko eskakizun teknikoetan dago adierazita zein diren bildu beharreko elementuak, formatuak eta eskakizunak diru-laguntza jasotzeko moduko mapak egiteko (agindu honen eranskinean).

Aurrekontuko zuzkidura

200.100 euros

Prestazio ekonomikoa

– Diruz laguntzeko moduko gastuak eta diru-laguntzen zenbatekoa.

1.– Deialdi honen babespeko diru-laguntza hauen kargura finantza daitezke bai diru-laguntzako mapa digitala egiteko ordainsariei dagozkien gastuak, bai inprimaketaren gastuak, diru-laguntzaren barruan paper-irudia ere barruan badago, ondorengo zenbakian adierazitakoa aplikatuta.

2.- Honako formula hau erabiliko da udal bakoitzari gehienez ere zenbateko diru-laguntza emango zaion zehazteko:

«H» gehienezko diru-laguntza da eurotan, eta «P» udalerriko biztanle kopurua, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) emandako biztanleriari buruzko azken datuaren arabera, eskaerak aurkezteko epea amaitzeko egunean.

H = 8.000 + (P/100)

Udalak maparen paperezko kopiak ere egitea aukeratu badu, formula horren bidez lortutako H kopurua % 20 gehituko da.

Diru-laguntza ez da inoiz 12.000 € baino gehiagokoa izango.

3.- Agindu honetako 8. artikuluan jasota datorren hainbanaketaren irizpidea edo proportzio-araua dela-eta, baliteke, azkenean, artikulu honetako formulak aplikatuz lortzen diren kopuruak baino txikiagoak izatea emango diren diru-laguntzen zenbatekoak.

- Diru-laguntza esleitzeko, 9. artikuluan jasota datorren kudeaketa-organoak honako irizpide hauek izango ditu kontuan:

1.- Agindu honetako 5. artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiak hartuko dira aintzat, baldin eta epearen barruan jaso badira.

2.- 7.2. artikuluan jasotakoarekin bat kalkulatutako kopuruen bolumen osoa deialdiaren zuzkidura ekonomikoaren kopurutik gorakoa balitz, hainbanaketaren irizpidea edo proportzio-araua erabiliko litzateke eman beharreko kopurua kalkulatzeko.

- Gehienezko epeak honako hauek dira, hain zuzen ere:

a) Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak diru-laguntza esleitzeko emandako ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik gehienez bi hilabeteko epean, erakunde onuradunak Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzari bidaliko dio diruz laguntzeko moduko lanen hasieraren ziurtagiria eta, hala badagokio, baita kontratazioarena ere, eta bertan beren-beregi azaldu behar da gehienezko epea bederatzi hilabetekoa dela lanak egiteko.

b) Lanak amaitzeko 9 hilabeteko gehienezko epea Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendariaren ebazpenaren bidez luza daiteke. Horretarako, erakunde onuradunak luzapena eskatzeko idazkia aurkeztu beharko du lanak atzeratzen ari direla atzematen denean, eta betiere epea amaitu baino lehen. Idazkiarekin batera, eskaeraren zioak azaltzeko justifikazio memoria eta dagokion agiria aurkezteko aurreikusitako epearen proposamena aurkeztu behar dira.

c) Epea luzatzea erabakitzen bada, gehienez lau hilabetez luzatu ahal izango da, azaldutako zioen arabera.

d) Baldin eta diru-laguntza mapa paperean argitaratzeko ere bada, diruz lagundutako lanak amaitzeko epea bukatu baino bi hilabete lehenago, eta, edonola ere, mapa paperean argitaratu baino lehen, erakunde onuradunak informazio digitala igorriko du Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendaritzara, diruz lagundutako lanen betekizun teknikoetara -agindu honen eranskinean- egokitzeko txostena egiteko. Txosten hori hilabeteko epean emango da, eta, akatsik atzemanez gero, txostenean jasotako epean zuzendu beharko da.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntza dena batera ordainduko da, ordainketa-agindu bakar baten bidez, eta ordainketari ekingo zaio, hain zuzen ere, diru-laguntza jaso behar duen erakundeak aurkeztuta dituenean diruz lagundutako lanak eginda daudela egiaztatzeko agiriak eta lan horien benetako kostua egiaztatzekoak.

2.– Diruz lagundutako lanak benetan eginda daudela egiaztatzeko, erakunde onuradunak zenbait entregagai bidali beharko ditu Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzara, lanak guztiz amaitzen dituenetik gehienez ere hilabeteko epean, eta denek ere bat etorri beharko dute agindu honi eranskin gisa gehitutako betekizun teknikoen agirian jasota dauden eskakizun eta formatuekin. Honako hauek dira entregagaiak:

a) Udalerrian dauden interes publikoko hiri-elementuei, zerbitzuei eta instalazioei buruzko informazioa.

b) Toponimiari buruzko informazioa.

c) Kale-izendegiari buruzko informazioa.

d) Oinarrizko kartografiari buruzko informazioa.

e) PDF formatuan konprimitutakoa artxiboa, web bidez zabaltzeko, eta mapa digitalaren irudi georreferentziatua.

f) Paperean inprimatzeagatik % 20ko finantzaketa gehigarria eskuratzen bada, paperezko 50 ale entregatu beharko dira, eta inprimategirako prestatutako materiala duen azken fitxategi digitala.

g) Udalaren Interneteko atariaren barruan bisore kartografikoa izango duen kokalekuaren URL helbidea.

3.- Ondoren, eta modu elektronikoan, aurreko ataleko dokumentazioa aurkeztu zeneko data eta erregistro-zenbakia adieraziko dira. Horrez gain, modu presentzialean aurkeztutako dokumentuen zerrenda adieraziko da, eta diruz lagundutako lanen ondorioz eginiko gastua egiaztatuko duten fakturak erantsiko dira, banakatuta. Hala badagokio, xede berdinarekin jasotako laguntza guztien ziurtagiriak ere erantsiko dira.

4.- Ordaindutako kopuruak ezin du, inoiz ere ez, diruz lagundutako lanak egitearen kostu garbiaren % 80 (BEZa eta gainerako zergak kenduta) baino handiagoa izan. Eta diruz lagundutako lanen faktura banakatuaren bidez egiaztatu behar da hori.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA


ESKAERAREN TITULARRA E.A.E.KO UDAL BAT IZAN BEHAR DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

"Titularra" aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti E.A.E.ko Udala izan beharko da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da aukera hori sakatu ahal izateko, eta ez diru-laguntzaren eskaeraren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Betekizun orokorrak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Aurreko hiru ekitaldietan (2014,2015 eta 2016) diru-laguntza hau jaso ez izana, berariaz uko egin ezean.
  • Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.

Lurralde Informazio Zerbitzua

Tfnoa: 945.01.98.10

e-maila: m-vicuna@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1016603

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Titular udaletxe bat izan daiteke bere CIF-arekin soilik; ezin da pertsona fisiko bat inoiz izan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabeteko epean eskaerak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita emango du ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Epea luzatzea lana gauzatzeko.


Lanak amaitzeko 9 hileko gehieneko epea Lurralde Plangintza, Hirigintza eta Hiri Berroneratze Zuzendariaren ebazpenaren bidez luza daiteke. Horretarako, onuradun erakundeak luzapena eskatu beharko du lanak atzeratzen ari direla antzematen duenean eta beti epea amaitu baino lehen. Eskaeran, horretarako zioak azaltzen dituen justifikazio-memoria bat aurkeztu behar du, eta kasuan kasuko agiria aurkezteko aurreikusitako epea proposatu.

Epea luzatzea erabakitzen bada, gehienez lau hilabetez luzatu ahal izango da, azaldutako zioen arabera.

Beste tramite batzuk