Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

[Lehiatu Berria 2017]

Deskribapena


Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

13.625.000 €

Prestazio ekonomikoa

9.010.107 euro Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 4.234.750 eurokoa izango da, 1.334.750 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.900.000 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

- Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 4.775.357 eurokoa izango da. 1.505.144 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.270.213 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

Prestazio ekonomikoa

1.914.893 euro Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programarekin bat, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 900.000 eurokoa izango da, 400.000 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

- Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 2015-2020ko aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren barruan, finantzaketa 1.014.893 eurokoa izango da. 451.063 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.270.213 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

Prestazio ekonomikoa

1.800.000 euro Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

- Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 450.000 eurokoa izango da. 250.000 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 200.000 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

- Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura, finantzaketa 1.350.000 eurokoa izango da. 750.000 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 600.000 euro, 2018. urteko konpromiso-kredituari.

Prestazio ekonomikoa

900.000 euro beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzentzako

Ordainketa-modua:

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da soilik zenbateko hori, 400.000 euro 2017. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2018. urterako konpromiso-kredituari.

 

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

 

Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Betekizun orokorrak

  • Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunen betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Miguel Angel Osua
Telefonoa: 945 01 97 10
Faxa: 945 01 97 01
E-maila: ma-osua@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea
  • Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen eskabidea (pdf , 769.75 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk