Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzak

[Kalitate-araubideak]

Deskribapena


Xedea

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen helburuak hauek dira:

a) Kalitate-programetan ekoizle gehiago sar dadin erraztea.

b) Kalitate-programetan sartzeak ustiategiei eragiten dizkien gainkostuak murriztea.

c) Biodibertsitatea, nekazaritza-lurzorua, haren mendeko paisaiak eta ekosistemak zaintzeko eta leheneratzeko eragin handiagoa duten kalitate-programak erraztea.

 

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzak helburuak hauek dira:

a) Elikatean produktu horien sarrera areagotzea; horretarako, produktuen eskaera sustatzeko, kontsumitzaileak eta janari-banatzaile profesionalak informatu behar dira kalitate-araubideez, egon badaudela, zer esan nahi duten eta zer abantaila duten.

b) Kalitate-araubideetan ekoizle gehiagok parte har dezan erraztea.

c) Kultur ondarea eta orotariko nekazaritza-ekoizpena erraztea, baita naturagunea babestea ere.

d) Hizpide diren produktuen ezaugarri edo abantaila zehatzak nabarmentzea; batez ere, kalitatea, ekoizpen-metodo espezifikoak, animalien ongizaterako arau zorrotzak eta ingurumenarekiko errespetua, dagokien kalitate-araubidearen arabera.

Aurrekontuko zuzkidura

691.489,36 €

Prestazio ekonomikoa

Nekazariek kalitate-araubideetan parte har dezaten ematen diren laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua 207.446,81 eurokoa da; horietatik, 97.500,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 109.946,81 euro LGENF Europako funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren babesean. 2017ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jarduerak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kreditua, berriz, 484.042,55 eurokoa da; horietatik, 227.500,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira, eta 256.542,55 euro LGENF Europako funtsaren kontura, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2015-2020 Programaren babesean. 2017ko ekitaldiko ordainketa-kredituari dagozkio denak.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuen eta elikagaien kalitate-araubideetarako laguntzen onuradunak

Kalitate-araubideek estalitako produktuei buruzko informazio- eta promozio-jardueretarako laguntzen onuradunak izan ahalko dira:

- Kontseilu arautzaileak

- Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua

- Euskal Autonomia Erkidegoko ekoizle-taldeak

- Nekazaritzako eta elikagaien industria-elkarteak, diruz lagun daitekeen kalitate-araubideren baten partaide badira

Nekazariek kalitate-araubidean parte hartzeko laguntzen onuradunak izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titularrak, baldin eta kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzen badute edota Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kalitate-araubideko produkzio-bideak lehendabizi hartzen badituzte 2016ko uztailaren 14tik deialdi honetan ezarritako epearen azken egunera bitartean.

Ondorioz, ezin izango dira onuradun izan kalitate-araubide hautagarrietan dagoeneko inskribatuta daudenak edo beraietan parte hartu dutenak, Ekoizpen Ekologiko Ziurtatuaren kasuan izan ezik.





Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen duen erakundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)

Kontaktu-informazioa


Ángel López de Munain

Telefonoa: 945 01 97 06

Faxa: 945 01 97 02

E-maila: a-lmunain@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzetarako eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta, gehienez, sei hileko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk