"Kale antzerkia bultzatuz" programari 2017. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia

[Kale antzerkia bultzatuz]

Deskribapena


Xedea

2017. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen programak (teatroa, dantza eta zirkoa) garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000

Prestazio ekonomikoa

Diru-kopuru hori honela banatuko da, deialdiak hartzen dituen bost prozeduren artean:

  • 25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000 biztanletik gorako herrietan antolatzeko.
  • 25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 20.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 25.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 5.000tik 1.001era biztanleko herrietan antolatzeko.
  • 5.000 euro, kale-antzerkiko programazioak 1.000 biztanletik beherako herrietan antolatzeko.

Emanaldi bakoitzari dagokion diru-laguntza kalkulatzeko, kontuan hartuko dira aukeztutako kaxetak (BEZa barne). Kontratatuak eskainitako emanaldiagatik jasotzen duen kontraprestazio ekonomikoari deitzen zaio kaxeta.

  • 2.000 eurotik beherako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 35.
  • 2.000 eta 3.500 euro bitarteko ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 40.
  • 3.500 eurotik gorako ordainsaria duten ikuskizunen emanaldien laguntza: ordainsariaren % 45.

Ez dira muga hauek gaindituko:

  • Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.
  • Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 10.000 euro baino handiagoa izango.
  • Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 18. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • EAEko udalak

    Udalek edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa,...

    Eskakizunak:
    • Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizun orokorrak

    • Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.
    • Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
    • Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira

    • Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
    • Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
    • Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
    • Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Halaber, pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.
    • Baztertu egingo dira:

    • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Arreta Zerbitzua: Zuzenean

    Kodea

    0095604

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Justifikazioa


    Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean honako justifikazioa aurkeztu beharko dute.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Beste tramite batzuk