Irale programaren baitan 2017. urtean irakastordu barneko ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi dituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia. (Iraila-Abendua).

[IRALE PRIBATUAK_ IRAILA-ABENDUA_2017]

Deskribapena


Xedea

2017. urtean Irale programaren irakastordu barneko ikastaroren batean ikasketari gisa ari den irakaslerik duten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoei dei egiten zaie, aipatu irakasleen ordezkatzek sortutako gastuei aurre egiten laguntzeko asmoz.

Aurrekontuko zuzkidura

2.088.000,00 (euro)

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

    Eskakizunak:
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Dagokion ikastetxeko zuzendariak aipaturiko irakasleak liberatuak izateko adostasuna emandako ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.
    • 2017. urtean irakastordu barneko ikastaroetarako Hezkuntza Administrazioak liberazioak ematerakoan irakasle bat edo gehiago onartu(ko) zaizkien ikastetxe pribatuek edo gizarte-ekimenezkoek.
    • Ikastetxeak ekimen honetarako beste erakunderen baten diru-laguntza jaso edo jasotzekoa badu, horren azalpen zehatza egin beharko du eskabide-orriari erantsitako orri batean, edozein modutan ere diru-laguntzen baturak ezingo duelarik gainditu gastuaren % 100. Horretarako, behar den neurrian murriztuko da legokiokeen diru-laguntza.
    • Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluak dioena izaera orokorrarekin aplikatuko da.
  • Betekizun orokorrak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Diru-laguntza eman den xede zehatzerako erabiltzea.
    • IRALE programarako irasleak liberatu nahi dituen ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoa izatea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0035309

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Hezkuntza Sailordetzak bi laguntza-ebazpen jakinaraziko ditu dagozkien epe-aldiei. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira, eta jakinarazi eta biharamunetik hasita izango dute eragina. Laguntza-ebazpena, aldiz, 2017-2018 ikasturteko 1. txandan (hau da, 2017ko irailetik abendura) liberatutako ordezko irakasleen kontratua aurkezteko azken egunaren biharamunetik gehienik sei hilabetera jakinaraziko du, txanda horri dagokion diru-laguntzaren kopuruen zerrenda adieraziz.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketarik gabe

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Justifikazioa


    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Beste tramite batzuk