Interlehian 2017: Nazioarteko lizitazioetan parte-hartzen laguntzeko programa.

[Interlehian 2017]

Deskribapena


Xedea

Euskal enpresek 2017 urtean egiten diren nazioarteko lizitazioetan eta horien aurretiko interes-adierazpenetan parte har dezaten sustatzea, haien nazioartekotzea bultzatzeko. Estatu espainiarretik kanpoko erakunde publikoek deitutako lizitazioak izan behar dute.



Aurrekontuko zuzkidura

200.000,00 €
Prestazio ekonomikoa

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Prozedura ireki baten esparruan emango dira laguntzak, harik eta ezarritako aurrekontua agortzen den arte. Ordenari jarraituz egingo da hori, espedienteak osatzen diren uneari erreparatuta.

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak:

  1. Interes-adierazpenak aurkezteko laguntzetan sar daitezkeen gastuak hauek dira:
    1. Pleguen lorpena, edo inskripzioa.
    2. Interes-adierazpenen analisia eta prestakuntza.
      • Barne-gastuak, hau da, erakunde eskatzaileko langileek emandako denboraren soldata-kostuak.
      • Kanpo-aholkularitzaren gastuak, kasuko proiektuaren identifikazioari eta interes-adierazpenaren edo proposamenaren prestakuntzari lotutakoak.
      • Itzulpenak, euskaratik / gaztelaniatik dokumentazioa aurkezteko hizkuntzara egindakoak.
      • Eskaintza-lekurako bidaiak.
      • Eskaintza-lekuan egindako egonaldiak.
      • Behin-behineko bulegoa alokatzea eskaintza-lekuan (ez dira sartuko funtzionamendu-gastuak, hala nola telefonoa, ura, argindarra eta antzekoak).
    3. Produktua xedeko merkatuan erregistratzea.
      • Jabetza industriala.
      • Homologazioak.
      • Ziurtagiriak.
  2. Lizitazio publikoetarako proposamenak aurkezteko laguntzetan sar daitezkeen gastuak hauek dira:
    1. Baldintza-pleguak eskuratzea, haiek eskuratzeko bidaia barnean izanik.
    2. Eskaintza aztertu eta prestatzea.
      • Barne-gastuak, hau da, erakunde eskatzaileko langileek emandako denboraren soldata-kostuak.
      • Kanpo-aholkularitzaren gastuak, proposamenaren prestakuntzari lotutakoak.
      • Itzulpenak, euskaratik / gaztelaniatik dokumentazioa aurkezteko hizkuntzara egindakoak.
      • Eskaintza-lekurako bidaiak.
      • Eskaintza-lekuan egindako egonaldiak.
      • Behin-behineko bulegoa alokatzea eskaintza-lekuan (ez dira sartuko funtzionamendu-gastuak, hala nola telefonoa, ura, argindarra eta antzekoak).
    3. Produktua xedeko merkatuan erregistratzea.
      • Jabetza industriala.
      • Homologazioak.
      • Ziurtagiriak.
  3. Berariaz utziko dira laguntzatik kanpo prezio publikoen bidezko zerbitzuei edo ordaindutako jarduerei dagozkien gastuak.
  4. Onartutako gastuen % 50erainoko laguntzak eman daitezke eta, gehien jota, proiektu bakoitzak 20.000,00 euro jaso dezake interes-adierazpenetarako, eta 50.000,00 euro, lizitaziora aurkeztutako proposamenetarako, banakako modalitatean. Enpresen aldi baterako elkarteen kasuan, egoitza autonomia-erkidego honetan duten enpresek proiektuan duten partaidetzaren zenbatekoarekin lotuko dira muga horiek.

Nori dago zuzenduta


  • Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak). Banaka aurkeztu daitezke edo batera, aldi baterako enpresa-elkarketetan, eta plangintza estrategiko bat izan behar dute beti. Informazio xehatua

    Batzordearen 2003/361/EE Gomendioak arautzen duenari erreparatuta zehaztuko da ETE kontzeptuaren definizioa.

  • Betekizunak

    • Baldintzak

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

    Ebazten duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


    Aplikazio informatikoari buruzko kontsulta teknikoak

    Tel.: 012 / 945 018000

    E-mail: ejie-industria@ejie.eus

     

    Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

    Nazioartekotze Zuzendaritza

    Donostia-San Sebastián 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Tel.: 945 01 99 69 / 945 01 99 29

     

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

    Concha Jenerala, 23

    48010 Bilbao

     

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

    Easo, 10

    20006 Donostia-San Sebastián

     

    Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

    Samaniego kalea, 2

    01008 Vitoria-Gasteiz

    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    1026303

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak