Diru-laguntzetarako deialdia 2017-2018 ikasturtean ikastetxe pribatuetako Lanbide Heziketako irakasleentzako prestakuntza ekintzak egin ditzaten

[IKPP]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak ematen dituzten irakasleak 2017-18 ikasturtean itunpeko ikastetxe pribatuetan prestatzeko jarduerak egiteko diru-laguntzak lehiaketa bidez ematea arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

169.600 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da, 20.1. artikuluan xedatutakoaren arabera. Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa 21. artikuluan adierazitako epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • EAEn Lanbide Heziketako erdiko edo goiko mailako prestakuntza-zikloak emateko baimen ofiziala duten itunpeko ikastetxe pribatua izatea eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan xedatutakoa betetzea.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Kodea

0052005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Bestelako betebeharrak


Behin betiko zerrenda eta behin betiko egutegia bidaltzea 2017ko urriaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk