Nekazaritza, arrantza eta elikadurako sektorearen arlo zientifiko, teknologiko eta enpresarialetako ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntzarako laguntzak, 2018rako

[Ikertzaile eta teknologo gazteentzako bekak]

Deskribapena


Xedea

* OHARRA: Gomendatzen da erabiltzea "ESKABIDEA ETA DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA" atalean eskegita dagoen eskabide eredu eletronikoa.

Nekazaritza, elikadura eta arrantzaren sektoreetako arlo zientifiko-teknologikoetan eta merkatuekin, marketing-arekin eta enpresa-antolakuntzarekin zerikusia duten arloetan ikertzaile eta teknologo gazteen prestakuntza sustatzera bideratutako laguntzak.

Prestakuntzarako laguntza hauek tituludun gazteei Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako lehentasunezko gaietan gaitzen eta espezializatzen lagunduko diete, doktorego-tesiak eginda edo ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntzako proiektu bat eginda. Bi laguntza-programa ezarri dira:

a) Prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako laguntza-programa -12 bekak

b) Prestatzen ari diren teknologo gazteentzako laguntza-programa - 10 bekak

Aurrekontuko zuzkidura

1.354.450,48 €

Prestazio ekonomikoa

Nori dago zuzenduta


Ikertzaile eta teknologo gazteentzako beken onuradunak

Bekak eskatzen dutenek, aipatzen diren hurrengo betebeharrak egiaztatu izan beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.

Betekizun orokorrak

  • a) Europar Batasuneko herritar izatea, edo Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duen atzerritar.
  • b) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Ondorio horietarako, eskatu egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera gutxienez. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
  • c) Ikertzaileak prestatzeko laguntzen programan (doktoratu aurreko bekak), I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako tituluetako bat edukitzea, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi-mailako unibertsitate-titulua, edota doktoregoan onartzea eskatzeko eskakizunak betetzea (Doktoretza-ikasketa ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluaren arabera).
  • d) Teknologoak prestatzeko beka-programan, I. eranskinean proiektu bakoitzerako zehaztutako titulazio hauetakoren bat edukitzea, betiere urriaren 23ko 185/2007 Dekretuaren 5.1.c) artikuluak ezartzen duen titulazio-eskakizunen esparru orokorraren barruan: goi- edo erdi-mailako unibertsitate-titulua, goi-mailako heziketa-zikloa edota bigarren zikloko lanbide-heziketa (LH II).
  • e) Titulu hori lortzeko ikasketak amaitu behar izan dituzte 2013ko ekainean edo geroago.
  • f) Teknologoak prestatzeko laguntzetarako, ez da onartuko lehendik antzeko bekarik lortu duenik, hau da, nekazaritzako, arrantzako eta elikadurako eskumena duen sailak emandako antzeko bekarik.
  • g) Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Javier Latorre Guinea

Telefonoa: 945 01 82 51

Faxa: 945 01 97 01

E-maila: j-latorre@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1029103

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk