Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2017-2018).

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Deskribapena


Xedea

533 plazatarako deia egitea Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2018ko udan, hurrengo taulan zehazten denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat dira plaza horiek.

Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

BATX

DBH

BATX

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

Aurrekontuko zuzkidura

847.038 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deitutako plazak baliatzeko eskubideak izango da baldin eta ikasleak berari dagokion ekarpen ekonomikoa egiten badu.

  • 1. tartea: 170 euro
  • 2. tartea: 680 euro

1. tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak.

2.tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak ikasten aritzea eskaera-dataren aurreko bi ikasturteetan (2015-2016 eta 2016-2017), eta azkenengoan funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean ikasi izana hizkuntza hori.
  • Epe-barruan egitea plaza atxikitzen zaion tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jaso da).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; salbuetsita daude baldintza hau betetzetik Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • 2018an gehienez 19 urte betetzea.

Betekizun orokorrak

  • Ezin izango du parte hartu agindu honen bidez araututako laguntza publikoaren deialdian zigor penal edo administratiboren bat duen inork, ezarritako zigorrak ezartzen duen aldian, baldin eta diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko eskubidea galdu badu, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean badago, sexu-diskriminazioagatik eragindakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 2005/18 Legearen arabera.
  • Ezin izango dira onuradun izan Diru-laguntzen gaineko azaroaren 17ko 38/2004 Lege Orokorraren 13. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluak ezarritako egoeretako batean daudenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0098504

Parte hartzeko aurre-eskabidea


Ikaslearen parte hartzeko eskabidea:

Inprimatu eta izenpetu ondoren, eskabide-egilea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatuko da eskabidea, 2017ko azaroaren 24ko idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

Eskabidea egiten duen ikaslearen nortasuna egiaztatuko du ikastetxeak, eta jakinaraziko dio eskabidea dagokion epean eta haren izenean tramitatuko duela, edo zer egunetan jarriko dituen haren esku matrikularen eta noten eskabidea eta ziurtagiria.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikaslearen parte hartzeko eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabete.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ikastetxearen tramitazio kolektiboa


Ikastetxeak sartu behar ditu eskabideko datuak eta 6.2. artikuluan jasotako datu akademikoak Hezkuntza Sailak egindako aplikazio informatikoan.

Ikastetxeak, aplikazioa ixteaz batera, izapidetutako eskabideen akta jasoko du; akta horretan agertuko da eskatzaile bakoitza nor den eta zelako datu akademikoak dituen. Ikastetxeak aktaren kopia bat gorde behar du; akta hori ikasleei erakutsi behar die, haiek hala eskatzen badute, jasotako datuak zuzenak diren aztertzeko.

Akta horrek, ikastetxeko idazkariak eta zuzendariak izenpetu ondoren, eskabide kolektiboaren izaera izango du, eta artikulu honetako lehen zenbakian adierazten den lekuan, moduan eta epean aurkeztu beharko da.

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaerak egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko dira, 5.1. artikuluan adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 4a.

Tramitazio indibiduala


Tramitazio kolektiboa ez erabiltzea erabakitzen duten itunpeko ikastetxeek horren berri eman behar diete beren ikasleei, eta azken horiei itzuliko dizkiete jasotzen dituzten eskabideak, haiek aurkezteko eskubidea erabili ahal izateko behar den aurrerapen nahikoz. Agindu honen eranskinean jasotzen den ereduaren araberako ziurtagiri akademikoarekin batera itzuliko dute eskabidea.

Artikulu honetako lehen zenbakian adierazten diren leku, modu eta epean aurkeztu behar ditu eskatzaileak eskabidea eta ziurtagiri akademikoa.

Atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen eskaerak egutegiko 10 eguneko epean aurkeztuko dira, 5.1. artikuluan adierazitako epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.  Eskabidea aurkezteko azken eguna: 2017ko abenduaren 4a.

Beste tramite batzuk