2017. Jasangarritasunaren aldeko Hezkuntza - Toki-erakundeentzat diru-laguntzak

[herrijasangarriak_ag21]

Deskribapena


Xedea

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalek, mankomunitateek, beste toki-erakunde batzuek, toki-erakunde autonomoek, tokiko garapen-agentziek eta tokiko merkataritza-sozietateek, diruz lagundu ahalko dira Tokiko Agenda 21en eta Eskolako Agenda 21en arteko koordinazioa sustatzen duten ekintzak, 2017ko uztailaren 1etik 2018ko uztailaren 15era bitartean egiten badira. Ekintza horien artean, gutxienez honako hau egongo da: ikasturte bakoitzean, eskola arteko foro bat eta udal-foro bat antolatzea. Foro horietan, besteak beste, aurreko foroetan hartutako konpromisoen jarraipen-txosten bat aurkeztu beharko da.

 

Aurrekontuko zuzkidura

160.000 euro

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Tokiko merkataritza-sozietateak

Garapen-agentziak

Ekonomiaren garapena babestea eta sustatzea, hala nola horretarako bitartekaritza lanak egitea, zeregina duten erakundeak.

Toki-erakunde autonomoak

Betekizun orokorrak

  • Erantzukizunpeko adierazpena
  • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa eta aurrekontua

  • Borondatez aurkeztu ahal diren agiriak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza

Ebazten duen erakundea

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza > Ingurumen Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1009605

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk