2017-2018 ikasturterako zero eta hiru urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolentzako laguntzak.

[HAURPRI]

Deskribapena


Xedea

0 eta 3 urte arteko umeentzako titulartasun pribatuko haur-eskolei 2017-2018 ikasturterako diru-laguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

24.627.322 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da. Lehenengoan, emandako diru-laguntza osoaren % 30a ordainduko da, Hezkuntza sailburuordearen ebazpena (agindu honen 10. artikuluan aipatzen dena) onartu ondoren. Justifikazioa egin ondoren, bigarren ordainketa egingo da 2018ko uztailean.

Nori dago zuzenduta


Haur Hezkuntzako lehen zikloko EAEko ikastetxe pribatuak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizun orokorrak

  • 2017-2018 ikasturtean haur hezkuntzako lehen zikloa emateko baimena izatea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez egotea, edo, sartuta egonez gero, itzulketa- edo zehapen-prozedura horiek bukatuta egotea. Edo, EAEko Administrazio Orokorreko edo beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi bada prozedura, oraindik izapidetzen egotea.
  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0097007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta sei hilabete epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk