Gauzatu 2017: Ezartzeak atzerrian

[Gauzatu 2017]

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

LABURPENA
Xedea

Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE)
Betekizunak eta merezimenduak
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa. | baldintzak: Informazio xehatua
    • Guztira, 250 langiletik behera izatea.
    • Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.

    Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.

    Guztiarekin ere, ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala edo Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute produkzio-instalazio bat.

Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak

Arau honen ondoreetarako, kanpoko ekoizpen-ezarpeneko proiektutzat joko dira enpresa onuradunek abiarazitakoak, baldin eta atzerrian ekoizpen-planta bat irekitzea edo atzerriko sozietateak erostea bada horien xedea, eta euskal enpresa proiektuon akzio-gehiengoduna bada, salbu eta inbertsioa egingo den herrialdean hori legez ezinezkoa bada. Higiezinen, finantzen, aseguruen eta defentsaren sektoreetara bideratutako inbertsioak programatik kanpo geratuko dira.

Enpresa eta herrialde bakoitzeko proiektu bakar batentzat emango da laguntza, laguntza proiektu berri bakar bati emango zaio ETE bakoitzarentzat herrialde jakin batean. Laguntzak kalkulatzeko, ez da izango kontuan, inola ere, aipatutako proiektuei eragiten dieten zergak, edozein direlarik ere. Ez da inola ere lagungarritzat joko ordezkapenerako inbertsioa.

Ekoizpen-planta berriak irekitzea xede duten proiektuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango da aktibo finko berrien erosketa, diru-laguntzaren xede den ezarpenaren aktiboari eransten bazaizkio.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuek 120.000,00 euroko inbertsioa egin beharko dute gutxienez, eta gehienez ere 36 hileko epean burutu beharko dira. Euskal enpresak proiektuan duen partaidetzarekiko proportzioan zenbatuko da gutxieneko inbertsioa.

Zuzkidura

Aurrerakin itzulgarri moduan emango diren kantitateak laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Ezin izango da inolaz ere 1.000.000,00 euroko kopurua gainditu.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2017ko ekainaren 22(e)ko 12:00etan amaituko da.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    "Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

    Izapidea

    Izapidea bitarteko elektronikoen bidez egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabete, diru-laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritza - Nazioartekotze Zuzendaritza

Tel.: Isabel Rodriguez, Gonzalo Martínez 945 01 99 82 / Iker Arruabarrena 945 01 99 83

 

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI)

Tel.: Maria Aguirrezabal 94 403 70 37 / Imanol Cuétara 94 403 70 40

Kodea
0605503