G4, G5, G6 sailkatutako landa eremuen garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako 2018ko laguntzak "Landa Eremuen Definizio Teknikoa"-aren arabera

[G4, G5, G6 landa eremuentarako laguntzak onuradun pribatuak]

Deskribapena


Xedea

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, 2018ko ekitaldirako laguntzetarako deialdia iragartzea, I. eranskinean xedatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetako (G4, G5 eta G6 landatartasun-maila) landa-ekonomiaren dibertsifikaziorako eta garapenerako laguntzei dagokienez, "Landa Eremuen Definizio Teknikoa"-aren arabera.

G4, G5 eta G6 entitatez sailkatutako landa eremuak (I Eranskina)

Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.

Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:

- Arabako, Bizkaiko y Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- Hazi Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Virginia Andres

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: vandres@hazi.eus

 

Euskadiko landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duren nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsioak babesteko

- Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak.

- Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena, eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuena, betiere inbertsioak nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratzen ez badira. Garapena dela ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren edozein inbertsio. Enpresak eta autonomoak onuradun izan ahalko dira, landa-eremuetan kokatzen edo bizi badira eta nekazaritza-arlokoa ez den jarduera badute..

- Enplegu sorrera garbia.

Aurrekontuko zuzkidura

2.010.000 €

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 2.010.000 eurokoak dira; horietatik, 810.000 euro 2018ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 1.200.000, 2019ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:

 

Laguntza-lerroa20182019

Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta enpresak sortu
eta garatzeko laguntzak                                                                

  610.000

1.000.000

Lanpostuak sortzeko laguntzak

200.000

200.000

Nori dago zuzenduta


Landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako 2016ko ekitaldirako laguntzen onuradunak

1. Laguntzaren xede izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enpleguari eusten eta hura hazten laguntzen duten eta nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko egiten diren inbertsio-modalitate hauek:

a) Nekazaritza-sektorearekin lotuta ez dauden jarduerak, baina sektore hori dibertsifikatzen dutenak. Nekazaritza kontzeptuak barne hartzen du nekazaritzakoa dena, abeltzaintzakoa eta basokoa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 4. artikuluko 1. zenbakiarekin bat etorriz. Onuradun izan ahalko dira nekazaritza-sektoreari lotutako pertsona fisiko edo juridikoak eta ustiategi bateko familia-unitateko kideak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 19. artikuluko 3. zenbakian ezarritakoari jarraikiz (Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bitartez landa-garapenari laguntzak emateari buruzkoa eta Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena).

b) Mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta garapena, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioak egiten duen definizioaren arabera, eta autonomoetan alta emandako pertsona fisikoek garatutako proiektuena, betiere inbertsioak nekazaritzako produktuak eta elikagaiak ekoiztera, eraldatzera eta merkaturatzera bideratzen ez badira. Garapena dela ulertuko da produktibitatea gehitzen duen edo ekoizpen- edo negozio-ildo berria dakarren edozein inbertsio. Enpresak eta autonomoak onuradun izan ahalko dira, landa-eremuetan kokatzen edo bizi badira eta nekazaritza-arlokoa ez den jarduera badute.

c) Enpleguaren sorrera garbia. Laguntza horien onuradun izan ahalko dira mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak, nekazaritza-arlokoak ez badira eta landa-eremuetan kokatzen badira. Nolanahi ere, kasu bakoitzean aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan xedatutako orduen % 50eko enplegua izan beharko da, gutxienez. Era berean, laguntzak jaso ahalko dituzte enpresa-izaera hartuko duten pertsona fisiko langabeek, baldin eta eremu horietan bizi badira eta beren autoenplegua sortuko duen nekazaritzakoa ez den proiektu bati ekiten badiote.

2. b) eta c) hizkietan jasotako laguntzen onuradun izan ahalko dira nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko eta juridiko pribatuen taldeak, ondasun-erkidegoak edo, nortasun juridikorik eduki gabe, b) eta c) hizkietan aurreikusitako proiektu eta jarduerak aurrera eraman ditzakeen edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi mota. Bertan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan eta agindua garatzeko eta aplikatzeko arauetan ezarritako betekizun eta baldintzak.

3. Aurreko puntuko b) eta c) hizkietan jasotako laguntzak bateragarriak dira haien artean.

4. Laguntza horietatik kanpo geratzen dira erakunde publikoak.

5. Ezingo zaie laguntza eman krisi-egoeran dauden enpresei, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko erkidegoaren zuzentarauetan jasotako definizioaren arabera.

6. Agindu honen bidez deitzen diren laguntzak Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduaren arabera emango dira (2013ko abenduaren 24ko Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, L 352/7). Horiek horrela, enpresatzat ulertu behar da jarduera ekonomiko bat gauzatzen duen erakunde oro, izaera juridikoa eta finantzaketa-modua edozein dela ere.

Betekizun orokorrak

  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
  • Diru-laguntza jasotzen duten jarduketak deialdi honen xede diren landa-eremuetan gauzatzea. Hala ere, dibertsifikazio-jarduerak direnean, jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein eremutan egin ahalko dira, eta pertsona onuradunak alta emanda egon beharko du, betetzen duen nekazaritza-jardueraren arabera, dagokion gizarte-segurantzaren araubidean.
  • Enplegu-sorreraren eta jarduera independenteak sortzearen kasuan, deialdi honen barruan sartzen den landa-eremu batean bizitzea.
  • Enpresak krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
  • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabe ez jotzea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea (eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu badu salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen ebazpen irmorik eragin ez izana.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak ez egotea Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan edo ez izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak, horietan zehaztutako baldintzetan.
  • Zerga-egoitza ez izatea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, eta eskuratu duten ala ez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


- Arabako, Bizkaiko y Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus

- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren beraren baliabidea den aldetik.

Virginia Andrés

Telefonoa: 945 003 240

Posta elektronikoa: vandres@hazi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

1027804

G4, G5, G6 sailkatutako landa eremuen garapenerako eta ekonomia-dibertsifikaziorako laguntzen eskabidea


Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzara.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 bezala sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen eskabidea 2018
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Proiektua Balioesteko Justifikazioko Memoria (II. ERANSKINA)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk