Lanbide-heziketako heziketa-zikloak eskaintzen dituzten EAEko itunpeko ikastetxe pribatuetan ikas-ekinezko erregimenean lanbide-heziketa dualeko programak garatzeko diru-laguntzak (2017-2018)

[FP_ALTERNANCIA]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzak ematea Lanbide Heziketako heziketa-zikloak itunpeko erregimenean ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek 2017-2018 ikasturtean garatu ditzaten lanbide-heziketa dualeko programaren proiektuak ikas-ekinezko erregimenean, Lanbide Heziketako sailburuordeak ebazpen bidez baimenduta.

Aurrekontuko zuzkidura

650.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketako programa horiei dagozkien diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira , era honetan:

a) Lehenengo zatian, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 43,70 ordainduko da, betiere 17.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.

b) Bigarren zatian, gainerako zenbatekoa ordainduko da,%56,30koa , diruz lagundutako jarduera bukatu ondoren, eta, betiere, aurretik justifikatuta diru-laguntza eman zen xederako erabili dela eta jasotako funtsak behar bezala aplikatu direla; gainera, egindako gastuak ere aurretik justifikatu beharko dira, agindu honetako 11. artikuluan adierazitalo eran.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • 2017-2018 ikasturtean lanbide-heziketako oinarrizko mailako, erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloren bat itunduta izatea.
  • 2017-2018 ikasturterako onartuta eta baimenduta izatea ikas-ekinezko erregimeneko lanbide-heziketa dualeko programa, lanbide-heziketako ikastetxearen eta enpresa parte-hartzailearen artean batera egina.

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0120506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, agiandu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Eskabide horiek aurkezteko epea 2018ko uztailaren 17an amaituko da.

Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk