Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak, ERASMUS + programaren esparruaren barruan (2017-2018).

[ERASMUS PLUS]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzetarako deialdia egitea, Eramus + Programaren 2016ko deialdiaren barruan onartutako mugikortasun-proiektuak –2017 eta 2018an garatzekoak– batera finantzatzeko. Erasmus + programa horren helburua da, hain zuzen ere, ikaskuntza arrazoia dela langileak eta ikasleak mugitzea. Mugikortasun-programa hauen hartzaileak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleak eta/edo tituludunak (ikasketen azken urtean KA1 eskatu dutenak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak.

Baterako finantzaketa horrek, beraz, 2017 eta 2018. urteetan zehar egiten diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza 3 epetan ordainduko da:

  1. Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren % 10, ebazpena argitaratu ondoren, eta erakundeak sinatutako eta HIZEra bidalitako proiektuaren kontratua aurkeztu ondoren.
  2. Proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzaren % 45, proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako ereduaren arabera prestatutako behin betiko mugikortasun-plana aurkeztean.
  3. Proiektuko mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako azken % 45a, mugikortasunak egin ahala.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona juridiko pribatuak

    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Erregimen juridiko pribatuko erakunde eta instituzio guztiek parte ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta Erasmus + Programaren 2017ko deialdian onartutako proiekturik badute.
    • Lanbide Heziketaren eremuko mugikortasun-proiektuetan parte hartu beharko dute -hau da, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketarako Erasmus + Programaren esparruko KA1 ekintzetan-, eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza.
    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Erakunde eskatzaileak behar diren egiaztapenak egingo ditu, hain zuzen ere, ziurtatzeko proiektuan parte hartzen dutenek, norbanako gisa eta proiektu honetarako, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Gobernuaren bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez dutela.
    • Erakunde eskatzaileak bere egiten du KA1 ekintzak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoa (ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak dira horiek, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketako eremuan garatzen direnak ERASMUS + Programaren esparruan); halaber, deialdiko oinarriak osorik ezagutu eta onartzen ditu; eta, laguntza lortuz gero, hitzematen du deialdiko xedeak beteko dituela.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0097404

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko taula elektronikoan (www.euskadi.eus) argitaratuko da, eta modu horretan egingo da jakinarazpena.Epea hiru hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Proiektuaren kontratua


    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Behin betiko mugikortasuna-plana


    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Justifikazioa


    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    • Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.

    Beste tramite batzuk