2017-2018 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzak.

[GAILUDIGI-ITUNPEKOA]

Deskribapena


Xedea

Deia egiten dut gailu digitalak eskuratzeko diru-laguntzetarako (2017-2018ko ikasturtea), Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa egiten ari diren ikasleek erabil ditzaten.

Aurrekontuko zuzkidura

1.255.600 (euros)

Prestazio ekonomikoa

Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez, eta horretarako muga izango da justifikatutakoa gailu bakoitzaren fakturaren ordainagiriaren bidez.

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzen ordainketa aldi bakar batean egingo da, deialdiari ebazpena eman ondoren. Ikasle onuradunek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetara bidaliko da diru-zenbateko osoa.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailarako beka eta ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2016-2017 ikasturtean, eskola-materialaren atalean.
  • Berdinak izan behar dira laguntza-eskariko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoak, eta gailu digitala 2016ko urtarrilaren 1aren ondotik erosi izana.
  • Deialditik kanpo gelditzen dira aurrez egindako bi deialdiaren batean (2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteak)

Betekizun orokorrak

  • Ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015eko ikasturtetik aurrera.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dien zigor administratibo edo penalik, eta ez edukitzea laguntza horiek jasotzeko legezko debekurik, batez ere sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak badira, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren argitan.

  • Ez egotea diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1026803

Ikasleen instantzia


Instantzia: 2017/10/12 - 2017/10/31

Ikastetxearen eskabidea: 2017/11/01 - 2017/11/10

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hileko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Itunpeko ikastetxearen eskabidea


Ikastetxearen eskabidea: 2017/11/01 - 2017/11/10

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2018/03/31 arte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk