Bikaintasun akademikoko bekak, etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatetsi eta saritzeko 2017-2018 ikasturtean

[BIKAINTASUN BEKA]

Deskribapena


Xedea

1.- Deialdi honen xedea 120 beka ematea da, zehazki, «bikaintasun akademikoko bekak» deiturikoak. Etekin akademiko handia duten ikasleei zuzenduta daude. Ikasleek EAEko lurraldeko edo Estatuko unibertsitateetan matrikulatuta egon behar dute, gradu-ikasketak egiteko.

2.- Beka horien helburua honako hau da: unibertsitateko ikasleen ikasketetan eta ikerketa-zereginetan bikaintasuna sustatzea, ikasle horien etekin akademikoa sarituz.

Aurrekontuko zuzkidura

120.000

Nori dago zuzenduta


  • Unibertsitate mailako ikasleak

    Eskakizunak:
    • Bikaintasun-beka eskatzen dutenek 2017-2018 urterako ematen den unibertsitate-beka orokorraren onuradunak izan behar dute.
    • Jada unibertsitate-ikasketak egiten ari diren eskatzaile guztiek 2016-2017 ikasturtean batez besteko honako nota hauek lortu behar izan dituzte, jakintza zientifikoaren zer adarretan matrikulatu diren:
    • Unibertsitatera lehenengo aldiz 2017-2018 ikasturtean joan diren eskatzaileei dagokienez:
    • Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, artikulu honetan eskatutako betekizun akademikoek beteta egon beharko dute.
  • Betekizun orokorrak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
    • Eskatzaileek 2017-2018 ikasturtean matrikulatuta egon behar dute gradu-titulua lortzekoak diren ikasketen plan bateko maila oso batean.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

    Ebazten duen erakundea

    • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    6. artikulua.- Nola aurkeztu eskabidea

    Bikaintasun-beka eskuratzeko, eskatzaileak unibertsitate-beka orokorra lortu behar izan du; beraz, hauxe da bikainatasun-beka eskatzeko prozedura:

    1.- Beka orokorra eskatzeko eskabidea bete behar da, agindu honen I. eranskineko 29. artikuluan zehaztu den bezala.

    2.- Bikaintasun akademikoko beka eskatzeko formularioa bete behar da. Formulario hori agertuko da beka orokorra eskatzeko lineako formularioa bete ondoren. Beka orokorreko eskabide bat baino gehiago egin arren, bikaintasun-beka eskatzeko eskabide bat baino ez da bete, inprimatu eta entregatu behar.

    3.- Eskabide-formularioa inprimatzea.

    4.- Eskabidea inprimatu ondoren, sinatu egin behar da, eta aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat, gainerako agiriekin batera entregatu behar da.

    Eskabide inprimatua, sinatua eta eguna idatzita duena, eskatutako gainerako agiriekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Unibertsitate Zuzendaritzara bidali behar da: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrez gain, Bizkaiko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoetan, hots, Zuzenean bulegoetan, ere aurkez daiteke Bizkaian (Bide Nagusia 85, 48011 Bilbo), Gipuzkoan(Andia 13, 20003 Donostia) eta Araban(Ramiro Maeztu 10, etxabea, 01008 Vitoria-Gasteiz).

    Eskaera aurkezteko lekuak izango dira, halaber, 72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako erregistroak eta 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan adierazten dituen tokiak ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegora bidaltzeko idazkiak aurkezteko lankidetza-hitzarmena hitzartuta duen edozein udaletxetan ere aurkez daiteke.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak ebazpena emango du Agindu honen I. eranskinean (2017-2018 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko bekak) araututako deialdiaren ebazpena emateko epea bukatu eta hiru hilabetera gehienez.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk