"Basque Label Harategiak" marka berrira atxiki diren harategi tradizionalei minimis-araubidean jasotako diru-laguntzak

[Basque Label Harategiak]

Deskribapena


Xedea

Harategi tradizionalen sektorea egituratzeko laguntzak. Harategi horiek haragi-ebaketako salmenta-operazioak egiten dituzte Eusko Labelekin, eta, diru-laguntzen bidez, "Basque Label Harategiak" kanal-marka garatzeko markoan ezarri diren eskakizun berrietara egokitu nahi dira.

Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis-araubidea aplikatu beharko zaie laguntza hauei.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Prestazio ekonomikoa

Beste administrazio publiko batzuek helburu bererako emandako laguntzekin bateragarriak dira laguntza hauek. Hala ere, 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduan ezarritako minimis-araubidearekin bat, onuradun batek jaso dezakeen zenbatekoa ez da izango 200.000 eurotik gorakoa hiru ekitaldi fiskaleko epealdi batean; edozein delarik, bai laguntzaren helburua, bai laguntza ematen duen administrazio-organoa.

1. Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduketak:

a) Oinarrizko ekipamenduak erostea eta hobetzea, seinaleak egokitzeko (erakustegiak, kartelak, etab.) markaren irudi berrira. Ekipamendu horiek establezimenduan egindako azterketa osora egokituko dira. Ezarritako diru-laguntza 5,000 euro izango da, gehienez.

b) Eraikitzeko beste obra txiki batzuk, ekipamendu osagarriak erostea eta hobetzea establezimendua bertan egindako azterketa osoan xedatutakora egokitzeko. Ezarritako diru-laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 50 da, gehienez, 10.000 euro.

2. Emango den diru-laguntza, gehienez, 15.000 euro izango da onuradun bakoitzeko.

3. Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legean ezarritako zenbatekoak gainditzen baditu, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa hartu, zerbitzua eman edo ondasuna eman aurretik, salbu haien ezaugarri bereziak direla eta, merkatuan horiek egiten, alokatzen edo hornitzen dituzten erakunde-kopuru nahikoa ez badago edo gastua diru-laguntzaren aurretik egin bada.

Aurkeztutako eskaintzen artean egindako hautua (justifikazioan, edo, hala badagokio, diru-laguntzaren eskabidean aurkeztu beharko dira) efizientzia- eta ekonomia-irizpideekin bat etorriz egin beharko da, eta, betiere, berariaz justifikatu beharko da memoria batean, baldin eta proposamen ekonomiko onenaren alde egiten ez bada.

4. Onuradunak diruz lagundutako jarduera azpikontratatu ahal izango du. Horretarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 68. artikuluan eskatutakoa bete beharko du.

Nori dago zuzenduta


Diru-laguntzaren onuradun izan ahalko dira pertsona fisikoak eta juridikoak, zehazki, balio juridikoko edozein agirirekin autonomia-erkidegoaren lurralde-eremuan marka berrira egokitzen den harategi tradizionaleko jarduerarako erabiltzen den establezimendu baten titular eskubide osoz direla egiaztatzen dutenak, eta, eskaera egiteko unean.

Betekizun orokorrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Angel Lopez de Munain

Telefonoa: 945 01 97 06

Faxa: 945 01 97 02

Posta elektronikoa: a-lmunain@euskadi.eus

Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria
  • "Basque Label Harategiak" marka berrira atxiki diren harategei diru-laguntzetarako eskabidea (pdf , 80.39 KB)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea gehienez sei hilabetekoa izango da EHAAn argitaratzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (pdf)

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua (Nazioartekoa) (pdf)

Beste tramite batzuk