Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte plastiko eta ikusizkoen eremuak jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak. ARGITALPENEN Modalitatea (2017)

[Arte plastiko eta ikusizkoak - Argitalpenak]

Deskribapena


Xedea

2017. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako diru-laguntzak emateko. ARGITALPENEN Modalitatea.

Aurrekontuko zuzkidura

95.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honen bidez emango diren diru-laguntzak lehiaketa bitartez esleituko dira. Diru-laguntzak horrela emateko, modalitate bakoitzean aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, 15. artikuluan finkatutako aukeraketa eta balorazio irizpideen araberako lehentasunak ezartzeko.

Esleituko den diru-kopurua eskatutakoaren adinekoa izango da, eta ez da izango 14.000 euro baino handiagoa.

Laguntza jasotzeko modua duen azken proiektuak oso-osorik dagokiona jasotzerik ez duenean jadanik nahikoa diru-zuzkidurarik ez dagoelako, bakarrik emango zaio diru-laguntza, baldin eta, Batzordearen iritziz eman dakiokeen laguntzaren zati horrek proiektuaren bideragarritasuna bermatzen badu. Arrazoi horrengatik argitalpenen modalitateari ezarri zaion diru-kopuru osoa esleituko ez balitz, soberakinak sustapen–zabalkundearen modalitateari ezarritakoa handitzera pasa litezke. Horren aipamena Balorazio Batzordeak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeari aurkezten dion ebazpen-proposamenean jasoko da.

Ordainketa-modua:

Agindu honen kargura emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, prozedura honi jarraituz:

  • Emandako diru-laguntzaren % 75, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako Ebazpenaren jakinarazpena jaso denetik.
  • Gainerako kopuruaren ordainketa 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 22. artikuluaren arabera diru-laguntza justifikatzeko eta likidatzeko eskatutako agiriak aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
  • Aurtengo eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis motako beste edozein laguntzari buruzko adierazpena

Betekizun orokorrak

  • Ez dira lagunduko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen eskabideak, ezta ere fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu honako hauek: diru-laguntzei buruzko azaroaren17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotakoak betetzen ez dituzten pertsonek edo entitateek.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0101307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskabide-orria

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita bost hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

    "Hirugarrenaren alta" izeneko eredu normalizatua "Bankuko Datuak Baliozkotzeko Pasabidea"ri atxikitako finantza-erakundeetan banku-kontuarekin (pdf)

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

    Hirugarrenaren alta (pdf)

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

    Hirugarrenaren alta (Nazioartekoa) (pdf)

Justifikazioa


Agindu honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek justifikazioa aurkeztu beharko dituzte, lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epearen barruan eta betiere 2018ko martxoaren 10a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk