Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak: Antzerki-konpainien bi urteko jardunak (2017).

[Antzerki - Antzerki-konpainien bi urteko jardunak]

Deskribapena


Xedea

2017. urtean zehar burutuko edo hasiko diren antzerki-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Modalitatea: antzerki-konpainien bi urteko jardunak.

Aurrekontuko zuzkidura

450.000

Prestazio ekonomikoa

  • Diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 49ra iritsi daitezke, gehienez.
  • Herri administrazio desberdinetatik jasotako diru-laguntza guztiek ezingo dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 70.
  • Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 50 diruz lagundutako jarduerari dagozkion lanak hastean. Onuradunak aldez aurretik jakinarazi beharko du, berariaz, noiz hasiko diren aipatutako lanok.
  • Diru-laguntzaren beste % 40, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikatu ondoren eta, betiere, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  • Diru-laguntzaren gainerako % 10a, diru-laguntza osoa 15. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea
  • Estatutuetan haien helburu edo xede sozial gisa antzerki-jarduerak garatzea izan beharko dute.

Betekizun orokorrak

  • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Azken 10 urteotan, etengabe jardun izana arte eszenikoetako ikuskizunak sortzen eta taularatzen.

  • Kudeaketa, produkzio eta banaketa talde oinarrizko bat izatea, gutxienez bi pertsonak osatua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Kultura-elkarte edo fundazioaren izaera juridikoa duten eskatzaileek ezingo dituzte jaso diru-laguntza hauek.
  • Pertsona edo erakunde onuradunek bete egin beharko dituzte Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako betekizunak.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arreta Zerbitzua: Zuzenean

Kodea

0095407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratu zen egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Lehen Justifikazioa


Diruari dagozkion gastuak (% 50) justifikazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza jasotzen duten pertsona/entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2018ko abenduaren 31a baino lehen honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute, bide presentzialetik edo elektronikotik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk