Aniztasunari babesa emateko berariazko programak gauzatzeko ohiz besteko diru-laguntzak.

[ANIZTASUNA BEREZI]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza horiekin gauzatu nahi dira 2017-2018 ikasturtean ikastetxeetan dagoen aniztasunari erantzuteko berariazko laguntza-programak.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

  • Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: berrehun mila euro (200.000).
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Oinarrizko Lanbide Heziketa: ehun eta berrogeita hamar mila euro (150.000).

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehenengoa, ikastetxe onuradun bakoitzari dagokion diru-laguntzaren % 60koa, deialdia ebatzi ostean, agindu honen 13.1.a) artikuluan aipatzen den epea amaituta gero, baldin eta tartean uko egiterik izan ez bada.
  2. Bigarrena, gainerako % 40arena, 2018ko otsailaren 28koa, 13.1.f) artikuluan aipatutako memoria epe barruan jaso ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Oinarrizko Lanbide Heziketan itundutako unitateak izatea.
  • 2016-2017 ikasturtean, ikasle atzerritarren ehunekoa % 20 edo handiagoa izatea, aurreko artikuluan jasotako maila batean edo batzuetan. .

  • 2016-2017 ikasturtean, ikasle bekadunen ehunekoa % 60 edo handiagoa izatea, aurreko artikuluan jasotako maila batean edo batzuetan.

Betekizun orokorrak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntzei buruzko 2013ko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean ez daudenak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1048501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da ebazpena, eta jakinarazi eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk