Euskal kirol-federazioen 2017ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzak

[2017 kirol-federazioak diru-laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren diru-laguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa).

Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.



 

 

 



Aurrekontuko zuzkidura

2.350.000

Prestazio ekonomikoa


Agindu honetan araututako deialdian sartzen diren federazioei emateko laguntzen zenbatekoa kalkulatuko da kopuru hauen batuketa eginez:

1.- Federazio bakoitzak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko abenduaren 15eko Aginduaren babesean 2016ko kirol-programak finantzatzeko eskuratu zuen diru-laguntzaren erdia (% 50). Agindu horren bidez, Euskal kirol-federazioen 2016ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautu zen.

2.- Federazio bakoitzari dagokion zenbatekoa zehaztu ondoren, eta aurreko atalari jarraituz, Agindu honen 4. artikuluan adierazitakotik kendu, eta era honetan banatuko da hortik ateratako kopurua:

a) Kirol-programa (puntuen % 70).

Kirol-proiektuaren interesa balioetsiko da, kontuan hartuz:

- Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak.

- Kirol-prestakuntzarako jarduerak.

- Zuzendari tekniko bat egotea.

- Parte-hartzeko kirolera bideratutako jarduerak (jolas-, aisia- eta osasun-kirola).

- Kirol-selekzioen jarduerak.

- Kirol-modalitatearen izaera autoktonoa.

b) Lizentzia federatua duten kirolarien kopurua (puntuen % 5).

c) Euskararen erabilera (puntuen % 10). Puntu bana emango zaie euskaraz osoki egindako honako ekintza hauei, eta puntu erdia euskaraz partez egindako ekintza bakoitzari: Guztizko zazpi puntuak lortzen dituenari beste hiru emango zaizkio, eta horrela gehieneko hamarrak lortuko ditu.

- Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.

- Euskararen erabilera federazioko agirietan eta argitalpenetan.

- Euskarazko web orria.

- Jendeari arreta euskaraz eskaintzea.

- Euskararen erabilera federazioaren kanpo-harremanetan.

- Euskararen erabilera federazioko kideekiko harremanetan.

- Euskararen erabilera federazioaren hizkuntza-paisaian.

d) Autofinantzaketa-maila (puntuen % 5), era honetan banaturik:

% 0,00 - % 49,99: 0 puntu

% 50,00 - % 74,99: 2 puntu

% 75etik gora: 5 puntu

e) Kirol Kontseilu Gorenak eta/edo Eusko Jaurlaritzak goi mailako kirolaritzat jotako kirolarien
kopurua (puntuen % 5), era honetan banaturik:

Kirolarien kopuruaPuntuak
1-32
4-64
6tik gora5

f) «Kudeaketa Aurreratuko Diploma», Euskalit-en 3K Programakoa: diploma horrek aintzat hartzen ditu Euskalit-en kanpoko kontrastearen zerbitzua jaso eta kudeaketa aurreratua edo haren baliokidea osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakusten duten erakundeak. (puntuen % 5)

3.- Aurreko atalean adierazitako balorazioa egin ondoren, federazio guztiek batera lortutako puntuaziotik federazio bakoitzak duen puntuazioaren ehunekoa aplikatuko zaio artikulu honen 2. puntuan aipatzen den zenbatekoari, federazio bakoitzari diru-laguntzatik zenbat dagokion erabakitzeko.

Ordainketa-modua:

1.-  Diru-laguntzaren onuradun izateko betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, eta agindu honetako 3. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztia eta diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu ondoren, Gazteria eta Kiroletako zuzendariak ebazpena emango du onuradun bakoitzak jasoko duen lehenengo aurrerapena zenbatekoa izango den zehazteko eta ordainketa
egiteko, abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuko 5. artikuluan adierazitako ordainketa-arautegian xedatzen denarekin bat etorriz (dekretu horren bidez, euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak arautzen dira).

2.- Gazteria eta Kiroletako zuzendariaren ebazpen bidez egingo da bigarren aurre-ordainketa, aurreko urtean emandako laguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren (emandako laguntza haren % 25).

3.- Gainerako diru-laguntza emango da aurre-ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatzean, eskatutako urterako onartutako laguntza osora iritsi arte.



Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikazioa

Beste tramite batzuk