Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko 2016. Prozedura arrunta.

[PROT]

Ingurumena eta Lurralde Politika

LABURPENA
Xedea

 Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik ingurumena babestera bideratutako inbertsioak egitera sustatzea

 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Datuak gehitzea | Oinarrizko eta harremanetarako datuen betetzea
  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzea
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
  • Erantzukizun-adierazpena | Erantzukizun-adierazpena betetzea
Aurrekontuko zuzkidura
1.155.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Prozedura arruntean, honako hauen arabera zehaztuko da zenbatekoa:

Prozedura arruntean, zenbatekoa honako hauen arabera zehaztuko da:

a) Proiektuaren puntuazioa, aurreko artikuluan islatutako irizpide teknikoen haztatzea aplikatuz.

b) Proiektuetako inbertsio garbiaren zenbatekoak.

c) Eskaeretarako egindako banaketa proportzionalaren araberako kuantifikazioa.

Diru-laguntzek ezingo dute inola ere izan ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) eurotik gorakoak proiektu eta/edo ekoizpen-zentro bakoitzeko inbertsioen eta lurren saneamenduaren kasuan, ezta berrogeita hamar mila (50.000) eurotik gorakoak ere azterketen kasuan.

Halaber, aurreko artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa gainditu arren gutxienez hiru mila (3.000) euroko diru-laguntzara iristen ez diren proiektuak ez dira diruz lagunduko.

Balorazio Epaimahaiak eskatzaileak adierazitako inbertsio garbia doitu ahal izango du, bai entitate eskatzaileak emandako dokumentazioa eta datuak bai merkatuko batezbesteko balioak/prezioak eta eskura daukan gainerako informazioa kontuan hartuta. Erakunde eskatzaileak aurkeztutako inbertsio garbiaren eta egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren artean % 50etik gorako aldea baldin badago, erakunde kudeatzaileak erakunde eskatzaileari egindako inbertsio garbiaren kalkuluaren emaitza jakinaraziko dio, baita hori zehazteko kontuan hartutako datuak ere, eta 10 eguneko epea emango dio egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ditzan, hala nahi izanez gero.

Urriaren 27ko 202/2015 Dekretuko eranskinean finkatutako gehieneko kopuruak ez dira inola ere gaindituko.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.

Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.

Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko agindua eman aurretik, onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta dituztela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztuko dituzte.


 

Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ingurumena eta Lurralde Politika
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
Finantzatzen duen erakundea
  • Europako Eskualde Garapenerako Funtsa (EEGF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

    • Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa (kalkulu-orrian).
    • Proiektuaren datuen formularioa.
    • Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa (kalkulu-orrian).

    Europar Batasuneko arauetatik haragoko, araurik ez dagoenean babes-maila areagotzeko edo etorkizuneko arauetarako egokitzapena aurreratzeko eta lur kutsatuak saneatzeko inbertsio-eskaeretan, diruz lagun daitezkeen kostuak zehaztu beharko dira urriaren 27ko 202/2015 dekretuko 6. artikuluan eta II. eranskinean zehaztutakoarekin bat.

    Hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsio-eskaeretan, eskatzailearen erabakia mantentzeko azterketa ekonomikoa aurkeztu beharko da.

    • Erantzukizunpeko adierazpena, erakundean ahalak dituen pertsona batek sinatua.
    • Eskaera erakundearen ziurtagiriaz bestelako ziurtagiri batekin egiten bada, honako hau aurkeztu beharko da: erantzukizunpeko adierazpena sinatzen duen pertsonari emandako ahalorde bat eta enpresa eratzeko eskriturak.
    • Eskaera telematikoa egiten duen pertsona ez bada paragrafo honetako lehen aipatutako erantzukizunpeko adierazpena sinatu duen bera, webgunean eskura daitekeen ereduaren araberako ahalorde bat erantsi beharko da.
    • Jarduera-lizentzia, baldin eta instalazioak halakorik behar badu.
    • Aukeran, formularioko atalak argitze aldera, proiektua azaltzeko memoria bat, aurrekontuak edo eskatzaileak interesgarritzat jotzen duen beste edozein dokumentu aurkeztu ahal izango dira.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
EHAA argitaratzen denetik sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

ZUZENEAN: Tramitazio elektronikoari buruzko kontsultak eta gorabeherak: Zuzenean - 012.

IHOBE-Line: Deialdiari buruzko kontsulta orokorrak: 900 15 08 64 (doako telefonoa). Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara

Kodea
1026401