Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko industrialdeetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko laguntzen programa.

[PEBA 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Jarduera ekonomikoak, ahal dela industrialak, hartzen dituzten edo hartzea aurreikusita duten Euskadiko gune geografikoetan banda zabal ultralasterreko sareak hedatzeko laguntzak arautzea, gune horiek “NGA gune zuritzat” hartzen badira, hau da, NGA Banda Zabaleko baldintzetan Interneten sartzeko zerbitzuak ahalbidetzeko telekomunikazioen azpiegiturarik egon ez eta datozen 3 urteetan egotea espero ez duten guneak badira.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Sektore pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak
Betekizunak eta merezimenduak
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan. | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan. | Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
Aurrekontuko zuzkidura
10.700.000,00
Prestazio ekonomikoa

Laguntza lortu ahal izango dute oso abiadura handiko (100Mb/s edo gehiago) belaunaldi berriko (NGA) sarbide sareak hedatu nahi dituzten industrialdeetako loteetako proiektuek, bi norabideetan datuen transferentzia mugagabea ahalbidetzen badute, zerbitzuaren ezaugarriak aldatu gabe.

Proiektuak gauzatzeko aukeratu daitezkeen guneak izango dira abiadura handiko edo oso handiko sarbide sareen estaldurarik ez duten industrialdeetan identifikatutako gune osoa izango dira, eta datozen hiru urteetan inolako operadorerik estaldura bertan hedatzeko planik ez badu. Industrialdetzat hartuko dira Euskal Autonomia erkidegoan enpresak kontzentratzen dituzten esparru geografikoak.

Helburuko industrialdeak industrialde lotetan banatu dira, zehazki 177tan, eta horietatik 22 Arabako Lurralde Historikoan daude, 86 Bizkaiko Lurralde Historikoan eta 69 Gipuzkoako Lurralde Historikoan; hurrengo orri horietan jasotzen dira:

www.spri.eus/peba/eu

Ordainketa-modua:

Baliabide ekonomikoak 10.700.000,00€ dira, honela xehatuta:

  • 1.226.862,00€, Araban kokatutako industrialdeetako loteetarako.
  • 3.792.936,00€, Bizkaian kokatutako industrialdeetako loteetarako.
  • 2.470.202,00€, Gipuzkoan kokatutako industrialdeetako loteetarako.
  • 3.210.000,00€, beharrezkoa balitz, Lurralde Historiko bakoitzera zuzendutako zenbatekoak handitzeko, industrialdeetako konkurrentzia lehiakorraren irizpidea mantenduz.
Deitzen duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Ebazten duen erakundea
  • Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea

    Eskariak aurkezteko epea AginduaEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, 9:00etan, eta 2016ko urriaren 3an amaituko da, 12:00etan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

SPRI

Tfno.: 944 03 70 40

E-mail: isuarez@spri.eus; jmugica@spri.eus

 

Eusko Jaurlaritza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko Zuzendaritza

Tfno: 945 01 82 21

e-mail: anavitorica@euskadi.eus; deisi@euskadi.eus

Kodea
10405