2016 Natura-ondarearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten erakunde pribatuei diru-laguntzak

[kontserbazio_ezagutza]

Ingurumena eta Lurralde Politika

LABURPENA
Xedea

Diruz lagungarriak izateko, proiektuen xedea natura-ondarea babesteari aplikatutako azterlan eta ikerketa-lanak egitea izan beharko da; zehazki, gai hauei buruzkoak izan beharko dute:

a) Natura 2000 Sarea.

– Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) izendatzeko eta horien kontserbazio-neurriak onartzeko agirietan jasotako azterlanak, neurriok onartuta edo une honetan izapidetzen egon arren.

– Natura 2000 Sarearen koherentzia eta konektibitatea hobetzeko osagaiei buruzko azterlanak: paisaiaren elementuak, hirien inguruko berdeguneak, ibaien atalak: zatiketa, dinamika, analisia eta leheneratzea.

b) Basa fauna eta landaredian arriskuan dauden espezieak, bai autonomia-erkidegoan eta bai Europar Batasunean, EAErentzat lehentasunezko interesa duten espezieen proposamena erreferentziatzat hartuta (www.ingurumena.eus webgunean dago eskuragarri).

– Gutxi ikertutako taxonetan inbentarioak, katalogoak edota mapak egiteko ikerketak, hala nola, planta ez baskularretan edo hezurgabeetan.

– Katalogatutako basa fauna eta landarediko espezieen banaketari, kalteberatasunari eta arrisku-mailari buruzko ikerlanak.

– Habitat naturalen eta erdi-naturalen kontserbazio-egoera adieraz dezakeen espezieei buruzko ikerketa.

c) Natura-ondareko beste elementu batzuk.

– Natura 2000 Saretik kanpoko habitat natural eta erdi-naturalak eta bereziki ahulak, kalteberak edo lurralde-harremanetarako interesgarriak diren natura-gune babestuak: hezeguneak, heskaiak, irla-basoak, kostaldeko eremu batzuk, etab.

– Hezeguneak eta beste ekosistema urtar batzuk: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Urari buruzko Esparru Zuzentarauari lotutako kontsebazio-irizpideei men eginez.

– Espezie exotiko inbaditzaileen kartografia eta kudeaketa-proposamenak.

– Natura ondarea, geodibertsitatea barne, kontserbatzeko jarraibide eta irizpideak.

– Ekosistemak, habitatak espezieak edo geodibertsitatea tokiko eskalan babesteko edota leheneratzeko jarraibide eta irizpideak.

– Paisaia dibertsifikatzeko kultura-osagai tradizionalak eta horiek natura ondarea kontserbatzeko duten balioa.

– Natura-ingurunearen eta landa- zein hiri-eremuen paisaia-kalitatearen analisia, balioespena eta hobetzeko jarraibideak.

– Klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatean dituen ondorioei edota biodibertsitateko osagaiek klima-aldaketara moldatzeko dituzten estrategiei buruzko azterlanak.

– Olgeta-, aisialdi- eta turismo-jardueren eragina natura-ingurunearen eta kultura-ondarearen kontserbazioan edo degradazioan.

– Desagertzeko arriskuan dauden landare-baliabide ez basatien karakterizazioa eta ebaluazioa. 

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, lege-ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.

    • Baldin eta horien egitekoa natura babestearekin eta ikertzearekin edota natura-ondarearekin lotuta badago, edo natura-ingurunean lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badute, eta beren ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada

      Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo ikertzearekin lotutako esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, abian den urteko jardunen memoria aurkeztu beharko dute, erakundeak onartu baditu; hala eta guztiz ere, Sailak beharrezko agiri osagarriak eskatu ahalko ditu, egoki iritziz gero.

  • Fundazioak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Onura publiko elkarte izatea

      Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Erantzukizunpeko adierazpen bidez egiaztatzen da.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Baldin eta horien egitekoa natura babestearekin eta ikertzearekin edota natura-ondarearekin lotuta badago, edo natura-ingurunean lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badute, eta beren ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada

      Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo ikertzearekin lotutako esperientzietan duten ibilbidea egiaztatzeko, aurreko urteko jardunen memoria aurkeztu beharko dute, edo abian den urteko jardunena, erakundeak onartu baditu; hala eta guztiz ere, Sailak beharrezko agiri osagarriak eskatu ahalko ditu, egoki iritziz gero.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

      Merkataritzako sozietateetan (SA eta SL), baita ere kooperatibetan, elkarteetan eta fundazioetan, lege-ordezkariak ordezkaritza-botere nahikoa justifikatu behar du.

    • Legez eratuta egotea

      Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hau betetzen duzun ala ez.

  • Enpresak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Diruz lagunduko den proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea.
  • Diruz lagunduko den proiektuaren aurrekontua egiaztatzea.
  • Ez dela helburu bererako diru-laguntzak jasotzen ari, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren aurrekontu-zuzkiduren kargura.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
160.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren zenbatekoa lagungarri den gastuaren % 80ra iritsi daiteke, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.

Ordainketa-modua:

1.- Emandako diru-laguntzaren % 50 laguntza onartu ondoren ordainduko da.

2.- Diru-laguntzaren gainerako % 50a, berriz, erakunde onuradunak adierazten diren epeetan diru-laguntzaren justifikazioa aurkeztearen mende geratuko da.

Aplikatu beharreko araudia
BOPV Nº 05182/2015 Deialdiaren araudia
Deitzen duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
  • Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA