Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Kluster programa 2016

[Kluster 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Kluster Programa garatzen duen aginduaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster erakundeei laguntzeko programa arautzea da, hain zuzen ere diru-laguntzen bidez enpresa txiki eta ertainen eta euskal ekonomiaren lehiakortasunari laguntzeko, orokorrean.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Kluster erakundeok eskatu ahal izango dituzte agindu honetan jasotzen diren laguntzak: nortasun juridiko propioa izan, irabazteko asmorik izan ez eta Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Baldintzak: Informazio xehatua

    Betebehar orokorrak:

    1. Behar besteko masa kritikoa izatea. Fakturazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren % 1 baino handiagoa izan dadila.
    2. ETEek (enpresa txiki eta ertainek) parte hartzea. ETEek dena delako erakundean duten parte hartzea gutxienez % 60koa izan dadila; ETEtzat hartzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
      • Guztira, 250 langiletik behera izatea.
      • Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.
    3. Kluster erakundeak dituen kideen artean balio-kate osoa hartzen duten enpresak egotea, amaierako merkatua edo merkatu horren segmentu bat xede dutela.
    4. Kluster erakundearen jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
    5. Lankidetza sustatzeko egiten duten lana Jaurlaritzaren industria eta teknologiarako estrategian lehentasunezkotzat jotako eremuetakoa izatea (2014-2016 Industrializazio Planean daude jasota, edo plan hori ordezkatuko duenean).

    Baldintza osagarriak:

    1. Agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek ordainduta izan beharko dituzte ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
    2. Erakunde eskatzaileek, laguntzen onuradun izateko, ez dute izan behar zigor- eta administrazio-arloko zehapenik, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz.
    3. Ezin izango dira onuradun izan dena delako kluster erakundeak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jasoa badute, aldez aurretik Europar Batasuneko Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta merkatu batuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbete gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzieroak salbatu eta berregituratzeko estatuaren dirulanguntzei buruzko jarraibideekin bat.
    4. Onuradun izateko baldintza diru-laguntzaren indarraldi osoan mantendu beharko da.

Aurrekontuko zuzkidura
2.400.000,00 €
Prestazio ekonomikoa

Horretarako 2.400.000,00 euro bideratuko dira, ordainketa-kredituko 1.200.000,00 euroan eta konpromiso-kredituko 1.200.000,00 euroan banatuta, horri dagokionez 2016ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako dagokion aurrekontu-kredituaren arabera.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

     

    Eskabideak Aurkezteko Epea

    Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2016ko ekainaren 17(e)ko 12:00etan amaituko da.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Concha Jenerala, 23

48010 Bilbo

Tel.: 94 403 1426

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tel.: 943 022581

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza

Samaniego, 2

01009 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 54

Eusko Jaurlaritza

Donostia- San Sebastian 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Alexander Armentia - 945019969

Agustin Arostegi - 945019929

Kodea
1012903