Kampo ezarpenetarako Gauzatu programa 2016

[Kampo ezarpenetarako Gauzatu 2016]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE)
Betekizunak eta merezimenduak
  • baldintzak: Informazio xehatua
    1. Guztira, 250 langiletik behera izatea.
    2. Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.

    Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.

    Guztiarekin ere, ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala edo Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute produkzio-instalazio bat.

Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €
Prestazio ekonomikoa

Agungarri diren proiektuak

Honako hauek jotzen dira produkzioa kanpoan ezartzeko proiektutzat: enpresa onuradunek abiarazten dituztenak eta honako helburua dutenak: atzerrian, produkzio-planta irekitzea, edo atzerriko sozietateak eskuratzea, betiere euskal enpresaren partaidetza gehiengoa bada, salbu eta inbertsioa egingo deneko herrialdean legeek besterik xedatu. Defentsa, aseguru, finantza eta higiezinen sektoreei bideratutako inbertsioak kanpo geratzen dira. Herrialdeko eta enpresako proiektu bakarra onartuko da, hots, herrialde jakin baten, ETE baten proiektu berri bati laguntza ematea, horixe da mugakizuna. Laguntzak kalkulatzeko, ez da izango kontuan, inola ere, aipatu proiektuei eragiten dieten zergak, edozein direlarik ere.

Produkzio-planta berriak irekitzeko proiektuei dagokienez, aktibo finko berriak eskuratzea lagundu ahal izango da, baldin eta laguntzaren helburu den ezarpeneko aktibora sartzen badira eta konplitzen badituzte.

Diruz lagun daitezkeen proiektuek 120.000 euroko inbertsioa lortu beharko dute gutxienez, eta inbertsioa, gehienez ere, 36 hilabeteko epearen barruan gauzatu beharko da. Euskal enpresak proiektuan duen partaidetzarekiko proportzioan zenbatuko da gutxieneko inbertsioa.

Dotazioa

Aurrerakin itzulgarriak, egitekoak diren inbertsioen neurrikoak eta, era berean, itzultzekoak izango direnak proiektuaren emaitzen arabera.

Aurrerakin itzulgarriak lagungarri den inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Edozelan ere, ezin izango dira 1.000.000 euro baino gehiagokoak izan.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2016ko ekainaren 20(e)ko 12:00etan amaituko da.

    Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

 

Bertan emandako arreta:

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)

Alameda de Urkijo 36, 4.a (Bizkaia Plaza eraikina)

48011 Bilbao

 

Telefono bidezko arreta:

Eusko Jaurlaritza

Nazioarteratzeko Zuzendaritza

Tel.: 945 01 99 80/81/42

E-posta: i-rodriguez@euskadi.eus

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (SPRI)

Tel.: 94 403 70 37/40

E-posta: icuetara@spri.eus

Kodea
605502