Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

"Kale antzerkia bultzatuz" programari 2016. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia

[Kale antzerkia bultzatuz]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

2016. urtean aire zabaleko gune publikoetan euskal konpainiek egiten dituzten arte eszenikoen ikuskizunen programak (teatroa, dantza eta zirkoa) garatzeko gastuak zati batean ordaintzeko diru-laguntzak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko udalak Informazio xehatua

    Udalek edo beren udal-erakunde autonomoek, tokiko enpresa-entitate publikoek eta tokiko merkataritza-sozietateek, sozietatearen kapitala titulartasun publikokoa,...

    Eskakizunak:
    • Euskal Autonomia-Erkidegoko udaletxea izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Egiaztatuko da erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez.

    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

      Egiaztatuko da erantzukizunpeko adierazpenaren bitartez.

    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere.
  • Programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea.
  • Biztanleria-tarte bakoitzerako ezarritako gutxieneko teatro, dantza edota zirko ikuskizunak programatuko dira Informazio xehatua
    • 20.000 biztanletik gorako herrietan: bost ikuskizun.
    • 20.000tik 10.001era biztanleko herrietan: lau ikuskizun.
    • 10.000tik 5.001era biztanleko herrietan: hiru ikuskizun.
    • 5.000tik 1.000era biztanleko herrietan: bi ikuskizun.
    • 1.000 biztanletik beherako herrietan: ikuskizun bat.

  • Ikuskizunak Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten konpainia profesionalen eskutik eskainiko dira. Prozedura ezberdinetan eskatutako gutxieneko ikuskizunak betetzeko xedearekin, Euskal Autonomia Erkidekotik kanpoko konpainien ikuskizunak aurkeztu daitezke.
  • Berariaz aire zabaleko gune publikoetan erakusteko moduko diseinua duten ikuskizunak soilik onartuko dira.
  • Ezingo da sarrerarik kobratu ikuskizuna ikusi ahal izateko.
  • Zaindariaren jaietan programatutako ikuskizunak jaso daitezke. Gehienez ere bi.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertu egingo dira: Informazio xehatua
    • ekitaldi tradizionalekin loturiko emanaldiak
    • beste herri batzuetan antzeztuak izateko diseinatuta ez dauden ikuskizunak.
    • Soilik musikalak diren ikuskizunak.

Aurrekontuko zuzkidura
75.000
Prestazio ekonomikoa

Ez dira muga hauek gaindituko:

  • Ikuskizun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 3.000 euro baino handiagoa izango.
  • Onuradun bakoitzari ematen zaion laguntza ez da inoiz 15.000 euro baino handiagoa izango.
  • Ikuskizun beraren emanaldi bat baino gehiago egiten badira, horietako bat bakarrik lagunduko da diruz.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak ordainketa bakar batean emango dira, egindako jarduera 18. artikuluan jasotzen denaren arabera gauzatu dela behar bezala justifikatu ondoren.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Diru-laguntza jasotzen duten entitate onuradunek, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean honako justifikazioa aurkeztu beharko dute.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0095603