Internet bidezko hedabideak

[HEDABIDEAK -2016- E Multzoa]

Deskribapena


Xedea

Euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.726.500 euro

Prestazio ekonomikoa

Kopuru hori, honela banatuko da:

E multzoa (Internet bidezko hedabideak): 1.726.500 euro, honela banatuta: 575.500, 2016. urtean; 575.500, 2017. urtean; 575.500, 2018. urtean.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketak 4 zatitan egingo dira:

a) 2016. urteari dagokion %65, ebazpena jakinarazitakoan (diru-laguntza onartu eta bi hilabeteko epean).

b) 2016. urteari dagokion bigarren ordainketa (%35) eta 2017. urteari dagokion lehenengoa (%65), 2016. urtean diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 24. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31 izango da.

c) 2017. urteari dagokion bigarren ordainketa (%35) eta 2018. urteari dagokion lehenengoa (%65), 2017. urtean diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 24. artikuluko 1. 2. eta 3. puntuetan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2018ko martxoaren 31 izango da.

d) 2018. urteari dagokion bigarren ordainketa (%35), 2018. urteko diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatu ondoren eta diruz lagundutako egitasmoari dagokion justifikazioa aurkeztu ondoren, bi hilabeteko epean, 24. artikuluko 4. puntuan ezarritakoari jarraituz. Justifikazioa aurkezteko epea 2019ko uztailaren 30a izango da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzan autonomo gisa alta emanda izatea eta betebeharrak egunean izatea

Betekizunak

  • Zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik ez du, eta ez dago sartuta laguntzak jasotzeko ezgaitzen duten legezko debekuetan. Era berean, ez du inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publikoren bati Agindu honetan araututako diru-laguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta, kasua balitz, eman egin dion.

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Hedabide orok gastu- eta sarrera-aurrekontu orekatua izan behar du eta gutxieneko finantzaketa-maila propioa.

  • Burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ezingo da gehiena publikoa izan, eta haren fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa izango.
  • Eskatzailea ez da onuradun izan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan, 2016ko diru-laguntzen deialdian. Era berean, 2017-2018 epealdian diru-laguntzarik jasoz gero, uko egingo diola Agindu honen babesean esleitutakoari.
  • Eskatzaileak ez du jaso Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak xede berberarekin 2016. urtean emandako diru-laguntzarik. Era berean, 2017-2018 epealdian diru-laguntzarik jasoz gero, uko egingo diola Agindu honen babesean esleitutakoari.
  • Eskabide orriko datuak egiazkoak direla.

  • Legezko beste betebehar batzuk

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0245509

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk