Zero eta hiru urte arteko umeentzako haur eskolen titular diren toki korporazioentzako diru-laguntzak (2016-2017).

[HAURMUNI]

Hezkuntza

LABURPENA
Xedea

Diruz laguntzea 0 eta 3 urte arteko haurrentzako haur‑eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • EAEko udalak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal autonomia-erkidegoko udaletxea izatea
    • Haurtzaindegi eta/edo haur-eskolen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen Haur Eskolak arautu dituen abenduaren 17ko 297/2002 Dekretua indarrean jarri aurretik sortutako haurtzaindegiak eta/edo haur-eskolak badira
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ogasunarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso badira edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutik, hala adieraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Erakunde eskatzailea ez egotea zigortuta ez administratiboki ez penalki diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko, edo ez duela laguntzarik jasotzea eragozten dien inolako lege-debekurik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren otsailaren 18ko 4/2005 Legearen bidez zigortutako sexuagatiko bereizketak barne. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Eskatzailea ez egotea diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege orokorraren 13. artikuluko 3. eta 3. zenbakietan jasotako egoera batean.
Aurrekontuko zuzkidura
4.690.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi epetan ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketa, %30ekoa, 14. artikuluan aipatzen den hitzarmena sinatu ondoren gauzatuko da.
  2. Bigarren ordainketa, % 70ekoa, diru-laguntzaren onuradunak  gastu eta diru-sarreren agiri bidezko justifikazioa aurkeztu ondoren.
Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Uko egin

    Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Eskaera zuzendu

    Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
    • beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako datuak aldatzea

    Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Hezkuntzako sailburuordeak sei hilabetetan emango du deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko ebazpena, balorazio-batzordeak egindako proposamena aztertu eta gero.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0096906