Erakundeen eraketarako edo funtzionamendurako laguntzak.

[erakundeen-eraketa-funtzionamendu]

Deskribapena


Xedea

Modalitate honen xedea da 2016an osasun-espezialitateetako erakunde zientifikoen eraketarako eta funtzionamendurako laguntzak ematea. Erakunde horiek ez dute irabazi-asmorik izan behar eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza ofiziala; osasun-alorreko profesionalei prestakuntza eta eguneratze tekinikoa eskaini behar diete, edo ikerkuntza sustatu behar dute.

Aurrekontuko zuzkidura

19.852 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga  ---

Ordainketa-modua:

Emandako diru-laguntzaren ordainketa bi alditan gauzatuko da: zenbatekoaren %50a ordainduko da Erabakiarekin batera. Gainontzeakoaren ordainketa, ikastaroa egin eta Aginduan zehazten den dokumentazioa bidali ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
  • Betekizunak

    • Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0086303

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Justifikazioa