Enpresa txiki eta ertain, bakarkako enpresaburu eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programa garatzekoa 2016. urterako.

Ogasuna eta Finantzak

LABURPENA
Xedea

Programa honen xedea da enpresa txiki eta ertainentzako, banakako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantzaketa-lerroa eratzea, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz. Lerro horren helburua izango da banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko, aipatu eragile ekonomikoez ari garela.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak) Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Legez eratuta egotea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

      Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.

    • Jarduera ekonomikoren bat egitea
    • 250 langile baino gutxiago izatea
    • Zuzenean edo zeharka, haren kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez izatea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa batek edo batzuek batera
    • Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea, edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
    • Pertsona Fisikoen Errentaren Zergari lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00). Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Aurrekontuko zuzkidura
600.000.000
Prestazio ekonomikoa
Deitzen duen erakundea
  • Ogasuna eta Finantzak / Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordetza > Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzedaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ogasuna eta Finantzak / Ogasuneko eta Finantza Politikako Sailburuordetza > Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen Zuzedaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Justifikazioa

    Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea
1020004